Mary Moffat Livingstone

Misionalaria eta esploratzaile

Mary Moffat Livingstone, jaiotzean Mary Moffat (Griekwastad, Hegoafrika, 1821eko apirilaren 12a - Shupanga, Zambezi ibaia, 1862ko apirilaren 27a) misiolaria, esploratzailea eta bere senar David Livingstonen animozko sostengua.[1] [2][3]

Mary Moffat Livingstone

Bizitza
JaiotzaGriekwastad (en) Itzuli1821eko apirilaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaChupanga (en) Itzuli1862ko apirilaren 27a (41 urte)
Hobiratze lekuaChupanga (en) Itzuli
Heriotza moduadisenteria: malaria
Familia
AitaRobert Moffat
AmaMary Moffat
Ezkontidea(k)David Livingstone
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea
Lantokia(k)Hegoaldeko Afrika
KidetzaLondon Missionary Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Eliza kongregazionala

Biografia aldatu

 
Mary Moffat Kuruman-en almendrondo baten azpian eserita Robert eta Mary Moffat gurasoekin. ( National Portrait Gallery, Londres )

Mary Moffat (Smith 1795 – 1870) misiolari britainiarrak Robert Moffat eskoziarrarekin izan zituen hamar kreaturen artean lehena izan zen Mary Moffat. Griekwastad-en jaio zen,[4] Kimberleytik 93 milia iparraldera. Haurtzaroa Kurumanen igaro zuen eta bertan Tswana herritarrekin bizi izan zen. [5]

1831. urte inguruan, Salemeko Wesleyan ikastetxean, ikasle boeren arrazakeriarekin topo egin zuen, haiek ez baitzuten Maryren aitaren ebanjelizazio-lana begi onez ikusten, Biblia tokiko hizkuntzara itzuli baitzuen. Magisteritza ikasi zuen Lurmutur Hirian eta 1839an bere familiarekin Londresera bidaiatu zuen, non bere aitak Testamentu Berria argitaratu zuen.[3]

1843an Hegoafrikara itzuli ziren eta Kuruman eskolan irakatsi zuen eta bertan David Livingstone ezagutu zuen. 1845eko urtarrilean Livingstonekin ezkondu zen, amak begi onez ikusi ez zuen arren.

Bikotea hasieran Mabotsan bizi izan zen Chonuanera eta gero Kolobengera, Ipar-mendebaldeko probintziara, joan aurretik. Maryren aitak Davidi kontinentean zehar zenbait espedizio antolatu zizkion, eta horri esker Livingstonek 1849 eta 1850 artean Kalahariko basamortua ezagutu ahal izan zuen, Ngami lakua aurkitu, Zambezi ibaira iritsi, ur-jauziekin txunditu eta Victoria ur-jauziei izena jarri ahal izan zien, erregina britainiarraren omenez.[3]

Haien laugarren umea bidaia horietako lehenengotik itzuli eta gutxira jaio zen eta aste batzuk geroago hil zen. Haien bosgarren semea bere bigarren bidaian jaio zen. Maryk ez zuen parte hartu Livingstonek Zambezira egin zuen lehen espedizioan, 1853-1856, hezkuntzaren mesedetan eta bere umeen segurtasunagatik (basamortuan zehar bidaiatzea, ur nahikorik gabe, fruta eta barazkirik gabe jasanezina zelako). 1852an, bere aita-amaginarrengana bizitzera joatea erabaki zuen, Eskoziara, baina elkarbizitza zaila gertatu zitzaion. Inor ezagutzen ez zuen leku arrotz batean sentitzen zuen bakardadeak — Hamilton, Livingstoneren jaioterria — edatera bultzatu zuen.[3]

Hainbat hara-hona egin ondoren, azkenean, Kendal-era joan zen bizitzera, eta bertan Charles eta Susanna Braithwaite, Quaker ebanjelikoekin eta London Missionary Society- ren aldekoekin bizi izan zen. Mary eta Daviden gurasoak gizarte honetako misiolariak ziren.[3] Livingstone Ingalaterrara heroi nazional gisa itzuli zenean, 1856tik 1858ra Maryrekin bizitzera itzuli zen. Livingstone-k bere misio eta esplorazioengatik aitortza jaso zuen bitartean, Mary, bere senarrak ilunduta, anonimotasunean murgilduta egon zen, Errege Geografiko Elkartean bere senarrari egindako omenaldi batean,Lord Ashley filantropo eta politikariaren aipamen bat salbu, :

"Mary Livingstonek bakardade urteak eman zituen herrialde honetan bere senarraren alde otoitz egiten eta bera bertan behara uztea etsipenez onartuz. Emakume goraipagarri honek bere ongizatea sakrifikatzen jakin zuen garapen zientifikoaren eta kristautasunaren mesedetan ".[3]

1858an Mary Afrikara itzuli zen bere senarrarekin "Zambezi espedizioan" laguntzeko, baina berriro haurdun gelditu zen eta espedizioa utzi egin zuen Kurumaneko gurasoen etxera joateko bere seigarren alabaren jaiotzarako.[6] Bera eta bere alaba laster itzuli ziren Britainiara.

 
Mary Livingstone hilobia Shupangan, Zambezi ibaian

Hiru urte geroago Davidekin Shupangaren misioan bildu ondoren, Mary malariak jota hil zen, 1862ko apirilaren 27an, berrogeita bat urte zituela.[7] Lurperatuta dagoen Chupangako misioan, errepidean metalezko herdoildutako seinale batek "David Livingstone doktorearen emaztearen hilobira" norabidea adierazten du. Hil ondoren ere, bere senar nagusiaren itzalpean.[8] Bere hilarriaren inskripzioak honela dio:

Hemen daude Mary Moffat, Livingstone doktorearen emazte maitearen gorpuzkiak, Jesukristo gure Salbatzailearen berpizkunde alai baten itxaropen apalean. Shupanga etxean hil zen 1862ko apirilaren 27an, 41 urte zituela.

Aitortzak aldatu

Pilar Tejera idazlearen ustez, David Livingstone ez zen gai izan bere heriotzara arte bere bizitza berarekin partekatzea erabaki zuen emakumea aintzat hartzeko.[3]

"Livingstone-k ez zuen sekula ordaindu harekin hartutako zorra, historiak gaur arte egin ez duen modu berean, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena denean".[3]

Erreferentziak aldatu

 
Mary Livingstone-ren hilobia Chupangan.
  1. Davidson, Julie. (). Looking for Mrs. Livingstone. Hymns Ancient and Modern Ltd ISBN 978-0-7152-0964-6. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. Book of the Week: - Looking for Mrs Livingstone,broadcast at 09:45 on 10–14 December 2012
  3. a b c d e f g h «"Doctora Livingstone, supongo": Mary, la exploradora eclipsada por su marido y olvidada por la historia» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. «Mary Moffat Museum Review - The Northern Cape South Africa - Sights | Fodor’s Travel» www.fodors.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  5. "Mary Livingstone: in the footsteps of the other explorer" by Julie Davidson, Daily Telegraph, September 12, 2012; accessed March 30, 2014.
  6. «Livingstone Relations:  Descendants» freepages.rootsweb.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  7. Pettitt, Clare. (). Dr Livingstone I Presume: Missionaries, Journalists, Explorers and Empire. Profile ISBN 978-1-84765-095-5. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  8. «Mary Livingstone, una exploradora pionera opacada por su marido» BBC News Mundo 2015-08-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Moffat Livingstone