Mary Henrietta Kingsley (Londres, 1862ko urriaren 13a - Simon's Town, Hego Afrika, 1900eko ekainaren 3a) ingeles etnografo, idazle zientifiko eta esploratzailea izan zen.

Mary Kingsley

Bizitza
JaiotzaIslington1862ko urriaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaSierra Leona
Ghana
Hegoafrika
HeriotzaLurmutur Hiria1900eko ekainaren 3a (37 urte)
Heriotza modua: Sukar tifoidea
Familia
AitaHenry Kingsley
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, erizaina, antropologoa, landare biltzailea, idazlea eta sufragista
Lantokia(k)Kamerun Alemana
Jasotako sariak

Find a Grave: 10590540 Edit the value on Wikidata

George Kingsley idazlearen alaba eta Charles eta Henry Kingsley idazleen iloba izan zen. Etxean ikasi zuen eta aitaren bidaia-istorioetara zaletu zen.

Mendebaldeko Afrikara bidaiatzea erabaki zuen eta 1893an Sierra Leonara iritsi zen. Handik Luandara bidaiatu zuen. 1894ko abenduan bigarren bidaia egin zuen. Gabon zeharkatu eta Kamerun mendia eskalatu zuen.

Hurrengo urteetan bere bidaiei buruzko hitzaldiak eman zituen. Misiolari anglikanoei kritika egin zien afrikarrak bihurtzen saiatzeagatik.

1900ean Hegoafrikara bidaiatu zuen Bigarren Boerren Gerran. Erizain boluntarioa izan zen gerrako presoen ospitale batean, eta sukar tifoideak jota hil zen.

Lanak aldatu

  • "Travels on the western coast of equatorial Africa". Scottish Geographical Magazine. 12 (3): 113–124. 1896. doi:10.1080/00369229608732860. ISSN 0036-9225. Zenodo: 1430411.
  • Travels in West Africa. BookRix. 2015 [1897]. ISBN 978-3-7368-0451-7.
  • Travels in West Africa. Washington DC: National Geographic. 2002 [1897]. ISBN 9780792266389. with an Introduction by Anthony Brandt
  • West African Studies (Second, expanded ed.). London: MacMillan. 1901 [1899].

Kanpo estekak aldatu