Mary Bradbury

Salemgo sorginkeria prozesuan akusatua

Mary Bradbury, jaiotzez Mary Perkins Gater (Warwickshire, Ingalaterra, 1615eko irailaren 3a - Ipswich, Massachusetts, AEB, 1700eko abenduaren 20a) Salemgo sorginkeria prozesuan kondenatua izan zen Ingalaterra Berri kolonialean, baina exekuziotik ihes egitea lortu zuen eta urte batzuk geroago hil zen, laurogeita bost urte zituela.

Mary Bradbury
Bizitza
JaiotzaHillmorton (en) Itzuli1615eko irailaren 3a
HeriotzaSalisbury (en) Itzuli1700eko abenduaren 20a (85 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaJohn Perkins 'the Elder'
AmaJudith Gater
Seme-alabak
Jarduerak

BizitzaAldatu

Mary Perkins Gater Warwickshiren jaio zen, Ingalaterran, John eta Judithen (ezkongabetan Gater) alaba. Familiak Ingalaterra Berrira emigratu zuen 1631n, Bristoletik, Lion ontzian. 1636an Thomas Bradburyrekin (1611-1694) ezkondu zen, Salisburyko (Massachusetts) hiritar ezagunenetako batekin, eta hamaika seme-alaba izan zituzten: Wymond (1637-1669), Judith (1638-1700), Thomas (1640-1718), Mary (1642-1724), Jane (1637-1716)), Jacob (1647-1669), William (1649-1678), Elizabeth (1651-?),John (1654-1678), Anne (1656-1659) eta Jabez (1658-1677).[1]

ProzesuaAldatu

Salisburyko herritar aberats eta errespetatuenetako bat zen arren, Timothy Swan de Andover atsekabetzeagatik epaitu zuten uztailaren 28an. Berehala, beste batzuek esan zuten hainbat animalia-forma har zitzakeela, batez ere basurde urdin bat, eta ontzi bat sorgindu zuela. Ehun bizilagunek baino gehiagok, ordea, beren bizitza kristaua eta gaitzik gabea frogatu zuten, eta, beren aldeko etengabeko eskaerei esker, exekuzioa atzeratu egin zen. Txosten batzuen arabera, kartzelatik ihes egiten utzi zioten, beste batzuek diote kartzelaria erosi egin zuela eta beste batzuek diote senarrak kartzelaria erosi eta Mainera eraman zuela, karromato batean gordeta. Massachusettsera itzuli ziren epaiketen ondoren, egoera baretu zenean, eta bera arrazoi naturalengatik hil zen 1700. urtean. Epaiak 1711n ezeztatu zirenean, seme-alabek hogei libera jaso zituzten konpentsazio gisa.

Ondorengo ospetsuakAldatu

Bere ondorengoen artean Ralph Waldo Emerson idazle transzendentalista (1803-1882), Judith alabaren biloba, eta Ray Bradbury (1920-2012) beldurrezko, zientzia-fikziozko eta fantasiazko idazlea nabarmentzen dira.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Mary Bradbury. .
  2. Weller, Sam. (2005). The Bradbury chronicles : the life of Ray Bradbury. New York : William Morrow ISBN 978-0-06-054581-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).

Kanpo estekakAldatu