Mary (elefantea, Berriz)

Berrizen idien kontra dema egin zuen elefantea

Mary elefantea Berrizen 1963an idi batzuen kontra dema batean protagonista izan zen zirkuko elefante eme bat izan zen, ia 5 tona eta 55 urte zituena Berrizko gertakariaren protagonista bilakatu zenean.

Dema aldatu

Bilbon Circo Milán izeneko zirkua ikuskizunak ematen ari zela, Eduardo Urzelai berriztarrak proposatu zuen ikuskizun gehigarri bat antolatzea Berrizko probalekuan: Deman harriari tiraka jartzea desafioan Mary elefantea eta Antzua baserriko bi idi. Berriztarrei esan zietenez, lehiatuko zen Mary elefantea The Greatest Show on Earth Cecil B. DeMilleren 1952ko filman agertutakoa zen.[1]

Berrizko jaien testuinguruan, probalekua jendez bete zen eta Luigi Zoppe hezitzailearen aginduetara aritu zen Mary. Hala ere, elefantea ez zegoen probetan aritzera ohituta, eta, zortzi iltze egin ostean, gelditu egin zen, eta hezitzaileek behartuta, beste bi egin zituen eta hor amaitu zen harena. Berrizko idiek, berriz, 52 iltze egin zituzten.[2] 1.900 kiloko harriarekin egin zen lana.[3]

Zoppe hezitzaileari demetan aritzen ziren bi lagunek lagundu zioten, Atxuri eta Antxia izenez ezagunak zirenez. Antzua baserriko Benigno Azpitartek akuilatu zituen bere idiak, bere seme Ignazio Azpitarterekin eta Luis Alberdi “Txikia” Azkoitikoarekin.[1]

Eragina kulturan aldatu

Gertaeari buruzko Apustua ipuin ilustratuak kaletti zuen Fernando Torrecilla diseinatzaileak 2014an.[4] Halaber, horren gaineko izen bereko antzezlana egin zuen Berrizko Txintxaun antzerki taldeak 2017an.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Eduardo Urzelai Astegia» www.eduardourzelaiastegia.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  2. «Elefantea idien kontra» Bizkaiko Hitza 2014-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  3. Torner, Jon. (2014-01-30). «Antzua baserriko idiek Mary elefantea garaitu zutenekoa» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  4. «"Mary elefantearen eta idien desafioak publizitate handia egin zion Berrizi" - Berriz - 2014-01-24» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  5. «'Apustua' antzezlana estreinatuko du Txintxaun kolektiboak, etzi - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).

Kanpo estekak aldatu