Mugimendu autonomo

Marxismo autonomo» orritik birbideratua)

Mugimendu autonomo edo marxismo autonomo (askotan autonomismo sinplifikatua) ezker politikoaren korronte bat da, gehienbat marxismo libertarioaren interpretazioetan sortua [1] eta, askotan, anarkismoaren zenbait postulatuekin bat egiten duena. Botere politikoaren garapen demokratiko eta sozialista, parte hartzezko demokrazia, horizontaltasuna eta estrategi eta taktiken etengabeko egokitzapena bultzatzen ditu.

Tute Bianche italiar erakundearen kideak.

Ikuspegi antikapitalista baten aldetik, ezkertiar alderdi eta sindikatu klasikoen abangoardismo eta burokratizatze kritikatzen ditu.[1] Bere kideei "autonomo" edo "autonomista" diete eta italiar operaistekin lotura estua du. Italiako Lotta Continua eta Potere Operaio, Frantziako Socialisme ou Barbarie eta Action Directe, Euskal Herriko Komando Autonomo Antikapitalistak edo egungo Bloke beltza mugimendu autonomotik gertu izandako erakundeak izan dira.

Erreferentziak aldatu

  1. a b García, Albert. (2010-4-7). «El Autonomismo y las luchas sociales» En lucha.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.