Maru Díaz
María Eugenia Díaz Calvo (Tarazona, Aragoi, 1990eko apirilaren 30a), Maru Díaz gisa ezaguna, Podemos alderdiko politikari aragoitarra da.
Maru Díaz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
15eko ekainaren 18a - Barrutia: Zaragoza (en) ![]() Hautetsia: 2015 Aragonese regional election (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Izen osoa | María Eugenia Díaz Calvo | ||
Jaiotza | Tarazona, 1990eko apirilaren 30a (30 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Filosofian graduatua, 2015etik Aragoiko Gorteetako diputatua da. 2019ko hauteskunde autonomikoetarako, Podemoseko Aragoiko zerrendaburu izateko primarioetan lehen postua lortu zuen, baina oso tarte txikiagatik[1].
2019an sortutako koalizio gobernuan (PSOE, Podemos, Chunta eta PAR) Podemosi egokitutako sailburu postu bat hartu zuen Díazek: Zientzia, Unibertsitate eta Ezagutzaren Gizartearen Kontseilaritzaren buru izendatu zuten[2]. Bere saileko taldea antolatzen ari zela, Administrazio Elektronikorako eta Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusi bat izendatu zuen, Bruno Pérez Juncà, baina kargu-hartze ofiziala gertatu baino lehen kargugabetu zuen Diazek, zabaldu zenean Kataluniako independentzia erreferendumaren alde azaldu zela[3].
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Maru Díaz se impone por solo 72 votos en las primarias de Podemos a la DGA» heraldo.es Noiz kontsultatua: 2019-09-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lambán llega a su investidura con una coalición con Podemos que Sánchez no logró» El Confidencial 2019-07-30 Noiz kontsultatua: 2019-09-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Maru Díaz destituye a un director general recién nombrado por su apoyo al independentismo catalán» heraldo.es Noiz kontsultatua: 2019-09-09.