Martxabaleta

Euskal Herriko mendia

Martxabaleta Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Gañetako gailurretik gertu dago. Gañeta eta Martxabaleta artean, iparraldetik hegoalderako norantzan doan haran bat dago, non, hainbat artzai borda aurkitzen diren: Esnaurreta, Elusbeltz, Intzesao. Hegoekialderago geratzen da Uiduiko borda. Hemen ere, antzinako aztarnak daude.

Martxabaleta
Datu orokorrak
Garaiera841 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′53″N 2°06′58″W / 42.99809°N 2.11617°W / 42.99809; -2.11617
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarrusti/Aralegi
MendikatMendikat

Irispideak aldatu

Ataun-San Martinen Arratetako haizpitartea gurutzatu eta Aralegiko lepora daroan bidea hartu behar da. Hemendik, Eniriora doan bidea jarraitu behar da, Sarastarriren magala igaroz. Baina, bigarren bihurgune itxian, Errekabeltzen goialdean, utzi egin behar da, haran txiki bat zeharkatzen duen bidezidor bat hartzeko, Esnaurretako borda eta Pikoetako mendatearen bila. Azken honetara heltzeko beharrik gabe, ezkerretatik igo behar da, Muñoa izeneko mendiaren tontorrera. Bertan dago Argarbia trikuharria. Hurrengo lepora jeitsiera egin, eta Martxabaleta mendiaren tontorreranzko azken igoera baino ez da geratzen.

Lizarrustitik, antzinako trenbidearen bidea hartu behar da, Lareoko urtegira heltzeko. Behin urtegian, inguratu egin behar da, denbora batez, Akaitz mendirantz doan bidetik jarraitzeko, eta, ondoren, ezkerretarantz hartu behar da, galtzadatik, Baiarrateko pasabidera igotzeko. Pasabidea gurutzatu ondoren, non, osin bat dagoen, iparmendebalderantz hartu behar da Napar Iturriatik, Eniriorantz doan bidera irteteko. Hau gurutzatu ondoren, Ataun-San Martinetik doan bidearekin batzen da, Pikoetarantz daroan haran inguruan.

Iparraldeko aurpegitik, Zaldibiatik abia daiteke, Arkakako ur gordailuetarantz doan bidea hartuz. Hemendik, iparmendebalderantz igo behar da, Almitzeta bordarantz. Borda honetarantz heldu gabe, ibitik igarotzen da labarra Pikoeta lepoaren bila. Hemendik, berehala heltzen da tontorrera, igoera leunean, eskuinetara.

Inguruko tokiak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu

  • (Gaztelaniaz):[1] Elisa Belauntzaran: "Pikuta: el balcón de los gentiles", Diario Vasco, 2023/04/29.