Martxa baten lehen notak

Mikel Laboaren abestia

Martxa baten lehen notak Mikel Laboaren abestia da, Joxan Artzeren hitzekin 1980an Lau-bost albumean plazaratu zuena.[1][2] Jatorriz abesti hau Bertolt Brechten olerki baten hitzen euskarazko egokitapena omen da.[erreferentzia behar]

Martxa baten lehen notak
Mikel Laboaren, Aire Ahizpaken, Arkaitz Minerren, Herri Oihuaren, Iheskideren, Oreka Txen, Igelaren Bandaren, Mikel Urdangarinen, Pier Paul Berzaitzen eta Andoni Tolosaren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Aire Ahizpak, Arkaitz Miner, Herri Oihua, Iheskide, Oreka Tx, Igelaren Banda, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta Andoni Tolosa
Argitaratze-data1980
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar
Deskribapena
Honen parte daLau-Bost (albuma)
HitzakJoxan Artze
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa

Franco hil ondorengo giro eraldatzailean, kalean era askotako "martxak" entzuten dira: Mikel Laboak bizirik irauteko borrokan ari diren herri txikientzako martxa bat sortu nahi zuen. Martxa berri bat, gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldekoa, herri eta gizaki bakoitzari dagokion begiramena eta ezagutzatik abiatuta. Joxan Artzeri eskatu zion hitzak idazteko. Kanta hau da emaitza, 1980an grabatu zuen Laboak.[3]

Bertsioak aldatu

Mikel Laboaren hiru diskotan azaltzen da abesti hau. eta Mikel Laboaz gain badira beste hainbat bertsio; besteak beste abeslari hauek grabatu dute: Aire Ahizpak,[4] Arkaitz Miner, Herri Oihua, Iheskide, Oreka TX, Igelaren Banda, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz, eta Morau,[5]

Hitzak aldatu

Honela hasten da:[3]

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Honela bukatzen da:

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltz(a) zabaltzen
gizatasunari bidea.
Inon ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiak bat eginikan:
ez gabiltza gerorik gabe.
Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.

Erreferentziak aldatu

  1. Lau-Bost. (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  2. Laboa, Mikel. (1980). Martxa Baten Lehen Notak. 998 Elkarlanean - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. a b «Martxa baten lehen notak - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Mikel Laboa Katedra) (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  4. Aire ahizpak. Martxa baten lehen notak. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  5. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu