Ireki menu nagusia

Martin Ziguélé (1957ko otsailaren 12a) Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa izan zen (2001-2003) eta 2005eko hauteskunde presidentetzarako hautagai izan zen. Hauteskunde horietan bigarren postua lortu zuen Afrika Erdiko Errepublikako Herri Askapenaren Mugimenduaren (MLPC) buru izaten.

Martin Ziguélé
Martin ZIGUELE.JPG
Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro

2001-04-01 - 2003-03-15
Anicet-Georges Dologuélé - Abel Goumba Itzuli
Bizitza
Jaiotza Paoua Itzuli1957ko otsailaren  12a (62 urte)
Herrialdea  Afrika Erdiko Errepublika
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Movement for the Liberation of the Central African People Itzuli

Ibilbide politikoaAldatu

Ange-Félix Patassé presidenteak lehen ministro izendatu zuen 2001eko apirilaren 1ean, Lomeko (Togo) egoitzatik itzultzen ari zenean. Ondoren, MLPCren lidergoa hartu zuen eta Patessé-ren ondorengoa izateko erronka hartu zuen 2005eko hauteskunde presidentetzarako hautagai bezala, baina François Bozizé jeneralak garaitu zuen.

MLPC-ren presidentea da 2006ko ekainaz geroztik.

2011ko hauteskundeetan berriro ere Bozizéren aurre egin zuen, eta orduan hirugarren postua hartu zuen.