Martin Peritz Lizarrakoa
Martin Peritz Lizarrakoa, edo Eulatekoa (Lizarra?, XIV.m 2. erdia[1] - Lizarra, 1434[2]) hargin-maisu eta arkitektoa izan zen, Karlos III.a Nafarroakoaren garaiko Nafarroako Erresuman eraikin garrantzitsuetan parte hartu zuena, hala nola Erriberriko Errege Jauregian[3]. 1389an izendatu zuen erregeak hargin-maisu eta Tuterako gazteluan gortearen gela apainak eraiki zituen 1389-1392 bitartean[1]. Karlos III.a erregeak hainbeste mirestu zituen gela eder hauek, ezen Erriberriko Errege Jauregi berriaren lanak zuzentzeko izendatu baitzuen. Lanak 1402 eta 1420 bitartean zuzendu zituen.
Martin Peritz Lizarrakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, XIV. mendeko bigarren erdia |
Herrialdea | Nafarroako erresuma |
Heriotza | Lizarra, 1434ko iraila ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igeltseroa, obra maisua eta arkitektoa |
Haren bustoa Nafarroako jauregiko tronuaren aretoan aurkitzen da, Nafar kulturako hamar pertsonaia ospetsuenen artean[4].
Eraikinak
aldatuHauek dira Martin Peritz Lizarrakoak zuzenduriko edo parte hartutako eraikin nagusiak[3][1]:
- Erriberriko Errege Jauregia eta, batez ere, Lau Haizeen dorrea eta Talaia dorrea (1414)[5], Erriberri
- Leitzako harresiak (1411), Leitza
- Aguilar Kodesko harresiak (1416), Aguilar Kodes
- Aratzuriko gaztelua (1427), Aratzuri
- Lizarrako gaztelua (1430), Lizarra
- Brionesko gaztelua (1434), Briones
- Kasedako gaztelua (1404), Kaseda
- Txapitelaren etxea (1402), Erriberri
- Tuterako gazteluan dauden gela gortesauak (1389-1392), Tutera
-
Lau Haizeen dorrea, Erriberriko Errege jauregia
-
Aratzuriko gaztelua
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Martín Périz de Estella. Real Academia de la Historia.
- ↑ Martín Périz de Estella, o de Eulate artikulua, Javier Hermoso de Mendoza, 2010
- ↑ a b Auñamendi eusko entziklopedia. ISSN 2444-5487..
- ↑ Nafarroako Jauregiko areto nagusia, Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialean.
- ↑ Martinez de Agirre Aldatz, Javier Maria. (1992). Martín Périz de Estella, maestro de obras góTico receptor y promotor de encargos artísticos. Sevillako unibertsitatea.