Martin Opitz
Martin Opitz von Boberfeld (Bunzlau, 1597ko abenduaren 23a - Danzig, 1639ko abuztuaren 20a) alemaniar olerkaria izan zen.
Martin Opitz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Martin Opitz von Boberfeld |
Jaiotza | Bolesławiec, 1597ko abenduaren 23a |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Gdańsk, 1639ko abuztuaren 20a (41 urte) |
Hobiratze lekua |
St. Mary's Church ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Heidelbergeko Unibertsitatea Viadrina European University ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea eta legelari-poeta |
Lantokia(k) | Frankfurt Oder |
Lan nabarmenak |
Von der Deutschen Poeterey ![]() |
Kidetza |
Fruitbearing Society ![]() |
Genero artistikoa |
olerkigintza hamalauduna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Frankfurt, Heidelberg eta Leidengo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1625ean Fernando II.ak erramu-koroa ezarri zion Austriako Karlos Josef erregea hil zenean idatzi zuen requiemarengatik. 1629an alemanaren eraberritzea bultzatu zuen Fruchtbringende Gesellschafft literatura-elkarteko buru hautatu zuten. 1630ean Parisa joan zen eta handik Danzigera. Lehen Silesiar Eskolako poeten taldeko buruetako bat izan zen, eta Alemaniako poeta handienetakoa. Opitz poesiaren formaz arduratu zen batez ere, eta 1624an Buch von der deutschen Poeterey (1624, Alemaniar poesiaren liburua) lanean, hizkuntzaren garbitasunaren, eta erritmoaren eta bertsoen arauak eman zituen. Alexandriar bertsoa proposatu zuen alemaniar olerkigintzaren eredu izateko. XVIII. mendearen erdialdera arte iraun zuten Opitzen arauek. Estetika-irakasle izateaz gainera, itzultzaile ere izan zen: Heinsius, Grotius, Seneka eta Sofoklesen lanak itzuli zituen. O. Rinucciniren Dafne operaren libretoa itzuli zuen alemanera.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Opitz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.