Martin Lewis Perl

Martin Lewis Perl (New York, 1927ko ekainaren 24a - Palo Alto, Kalifornia, 2014ko irailaren 30a) estatubatuar fisikaria izan zen. Ingeniaritza Kimikoko ikasketak egin zituen Brooklyngo Institutu Politeknikoan, eta Fisikako doktoregoa eskuratu zuen 1950ean Columbiako Unibertsitatean. Michigango Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta Standfordeko Unibertsitateko Azeleragailu Linealaren Zentroan hasi zen lanean 1964an. Leptoi tau partikula azpiatomikoa aurkitu zuen. Aurkikuntza haren aurretik, fisikari teorikoek ez zuten sumatu ere egin quarkez eta bosoiez gainera hirugarren atomo-partikulen sail bat bazenik. 1975ean iragarri zuen Perlek aurkikuntza, milaka datu behatu ondoren, eta zera esan zuen: elektroia baino 3.500 aldiz astunagoa zen partikula bat aurkitu zuela. Partikula hark protoiaren masaren bikoitza zuen gutxi gorabehera, eta erraz hausten zen; horren ondorioz, elektroiak, positroiak eta neutrinoak ematen zituen. Aurkikuntza horri esker, Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1995ean, Frederick Reines estatubatuarrarekin batera —zeinak neutrinoa (beste leptoi-mota bat) aurkitu baitzuen—.

Martin Lewis Perl
Martin Perl - tau.jpg
Bizitza
JaiotzaManhattan1927ko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalo Alto2014ko irailaren 30a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaColumbiako Unibertsitatea
United States Merchant Marine Academy (en) Itzuli
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
James Madison High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaIsidor Isaac Rabi
Doktorego ikaslea(k)Samuel C. C. Ting
Kwan-Wu Lai (en) Itzuli
Michael Kreisler (en) Itzuli
Petros Afentoulis Rapidis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Fisika Elkartea

Find a Grave: 136690347 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu