Martin I.a Enrikez Lakarrakoa
Martin Enrikez, Lakarrako jauna (1316 inguruan – 1368ko maiatzaren 3a) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen.[1]
Martin I.a Enrikez Lakarrakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ainhize-Monjolose, 1315 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||
Heriotza | Nafarroako Erresuma, 1368ko maiatzaren 3a (egutegi gregorianoa) (52/53 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Joanes Enrikez Lakarrakoa | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zalduna |
- Artikulu hau lehenengo Nafarroako mariskalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Enrikez Lakarrakoa».
Ama Lakarrako jaurerriaren oinordekoa zuen eta aita, Joanes Enrikez, Henrike I.a erregearen sasi-semea zuen.
Nafarroako banderazaina
aldatuErresumako lehen mailako nobleen artean kokatzen zen eta horrela 1349an banderazaina izendatua izan zen. 1364an Nafarroako lehenengo mariskal izendatu zuten.
Goi-kargu militar honetan bazuen Karlos II.a erregearen konfiantza guztia eta ondorioz parte hartu zuen Martin Enrikezek garai hartako gertakari askotan.
- Normandiako kanpaina (1353-1359)
- Cocherelgo gudua (1364)
- Naiarako gudua (1367)[2]
1368ko maiatzaren 3an hil zen eta bere kargua jaberik gabe egon zen 1379 arte Karlos Beaumontekoa izendatua izan zelarik[3].
Ezkontzak eta haurrak
aldatuMartin Enrikez Lakarraoa bi aldiz ezkondu zen[4].
Lehenik ezkondu zen Gamarteko jaurerriko oinordekoarekin. Alaba izan zuten.
- Joana Enrikez, aitaren eta amaren ontasunen oinordekoa, Ramiro Antso Asiaingoa jaunarekin ezkondua.
Bigarren aldiz ezkondu zen Joana Lizasoainekin eta bi seme izan zituen.
- Martin Enrikez, amaren ontasunen oinordekoa, Ablitasko jauna eta Erresumako mariskala.
- Beltran Enrikez, Erresumako mariskala.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra. 2, 158 or..
- ↑ Narbaitz, Pierre. (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Tafalla: Txalaparta, 343 or. ISBN 978-84-8136-488-0..
- ↑ Fernandez de Larrea Rojas, J.A.. (2013). El precio de la sangre. Silex ISBN 9788477374992..
- ↑ gallica.bnf.fr
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Joanes Korbaran Lehetekoa |
Nafarroako banderazain Martin Enrikez Lakarrakoa 1346-1379 |
Ondorengoa Karlos Beaumontekoa |