Marteko bandera hiru kolore dituen ikurrin bat da, planeta hori sinbolizatzeko erabilia. Ikurrin hori ez da ofiziala, ezen planeta gorrian ez dago inor bandera hau edo bestea ezartzeko; Mars Society eta The Planetary Society elkarteek onartu zuten, eta espaziora bidalia izan da; zehatz-mehatz Discovery espazio anezkan edo transbordadorean John Mace Grunsfeld astronautak eraman zuen, STS-103 espazio misioan, 1999an.

Marteko bandera.

Banderaren esanahia aldatu

Sinbolikoki bandera honek Marteren etorkizuna adierazi nahi du. Gorri kolorea egungo egoeraren errepresentazioa izango litzateke. Berdea eta urdinaren bidez etorkizunean gizadiaren eskutik planetan gerta daitezkeen aldaketak irudikatu dira. Banderaren jatorria Kim Stanley Robinson zientzia-fikzioko idazlearen Mars trilogy liburuetan dago. Hiru nobela horien izenburuak, izan ere, Marte gorria, Marte berdea eta Marte urdina dira (Red Mars, Green Mars eta Blue Mars). Marteko bandera, bestetik, Kanadako Devon uhartean Mars Societyk gestionatzen duen Flashline Mars Arctic Research Station (FMARS) basean ere jarrita dago.[1]

Marteko beste banderak aldatu

Beste idazle batzuek Marterako beste ikurrin batzuk proposatu dituzte:

  • Greg Bear, Moving Mars eleberrian Marteko Errepublika Federalaren bandera: bi triangelutan Marte eta beste bi ilargi ageri dira. Koloreak: gorria, urdina eta zuria.
  • Robert A. Heinlein, Strange Land eleberrian: hondo zuri baten gainean, gizakien sinbolo gorria.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. http://fmars.marssociety.org
  2. https://flagspot.net/flags/fic_sisl.html
  3. (Ingelesez) «Bulletins» Bulletin of the Atomic Scientists 56 (3): 6–11. 2000-05-01  doi:10.2968/056003003. ISSN 0096-3402. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  4. «Flag of Mars» Flag of Mars (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  5. (Ingelesez) Bear, Greg. (2014-04-01). Moving Mars. Open Road Media ISBN 9781497607262. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  6. «Stranger in a Strange Land (novel)» flagspot.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

Kanpo estekak aldatu