Martín (Hache)
Martín (Hache), 1997ko Adolfo Aristarain argentinar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Federico Luppi, Juan Diego Botto, Cecilia Roth eta Eusebio Poncela aktoreek antzeztu zuten. Musika Fito Páez musikariak konposatu zuen.
Martín (Hache) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Martín (Hache) |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Argentina eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril eta Almería |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Adolfo Aristarain |
Gidoigilea(k) | Adolfo Aristarain |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Adolfo Aristarain Gerardo Herrero Fito Páez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fito Páez |
Argazki-zuzendaria | Porfirio Enríquez (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Argentina |
Argumentua
aldatuMartín Echenique (Federico Luppi) Madrilen hogei urte baina gehiago bizitzen daramazkin argentinar zinema zuzendari bat da. Bere herrialdea ez du gogoko eta nostalgia eta oroimenei uko egiten die. Familiaren usadioari jarraituz, haren 19 urteko semea ere Martín (Juan Diego Botto) deitzen da, baina denek Hache ezizenez ezaguna, eta amarekin batera Buenos Airesen bizi da. Ez du ikasten ezta lanik egiten ere, kalez-kale ibili eta gitarra elektrikoa jotzen du.
Bost urtez elkar ikusi gabe egon ondoren, Hachek istripu larri bat izan ondoren, aita-semeak berriz elkartuko dira. Martínen emazte ohiak familia berri bat du, baina hartan Hacherentzat lekurik ez dagoela dirudi, hortaz amak Hache aitarekin bizitzen jarri dadila proposatuko dio.
Madrilen aita-semeek bi pertsona zain dauzkate: Alicia (Cecilia Roth), Martínen maitalea eta bera baina askoz ere gazteagoa den eta inongo kronpormezurik bereganatzeko asmorik erakusten ez duen gizon batetaz nahiko nazkatua dagoen emakumea; eta Dante (Eusebio Poncela), Martínen lagunik onena eta ia bakarra den aktore ona, bere zaletasuna bizitza amildegiaren ertzetik bizitzean datza. Martínek bere bizitza jende sutsuarekin elkarbanatzen du, baina berak ez dio bere buruari sentitzeko baimenik ematen. Maite duenak bere burua min eta izuikarari agertarazten die.
Aktoreak
aldatu- Federico Luppi: Martín
- Juan Diego Botto: Hache
- Eusebio Poncela: Dante
- Cecilia Roth: Alicia
- Sancho Gracia: José M.ª Navarro
- José María Sacristán: Schauve
- Ana María Picchio: Blanca
- Enrique Liporace: Migue
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)