Marseillako Portu Zaharra

Marseillako Portu Zaharra, frantsesez: Vieux Port eta proventzeraz Pòrt Vielh, Frantziako Marseilla hirian dagoen portu bat da, Okzitaniako Proventza eskualdean. 2013an osoki oinezkoen eremua bilakatu zen.

Marseillako Portu Zaharra
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaRodanoren Ahoak
HiriaMarseilla
Udalerri barrutia1st arrondissement of Marseille
Koordenatuak43°17′41″N 5°22′15″E / 43.2947°N 5.3708°E / 43.2947; 5.3708
Map

Bere jatorria Antzinaroan du, jada K. a. 600. urtean fozear itsasgizonak bertan ezarri baitziren. Antzinako Greziaren garaian greziarrek portuaren inguruan bi tenplu, antzoki bat eta agora bat eraiki zituzten. Erdi Aroan ere portu garrantzitsua izan zen.

1854an 1.000-1.200 itsasontzientzako edukiera zuen, eta urtero portutik 18.000 ontzi inguru ainguratzen zuten. Dena den, bertako urek 6 metroko sakonera bakarrik izateak eragozpena suposatu zuen, horrgatik La Joliette gunean kai berriak eraiki ziren. Bigarren Mundu Gerran kalte larriak jasan zituen.

Kanpo estekak aldatu