Marlik

Zumaiako musita taldea

Marlik 2015. urtean Zumaian sorturiko rock musika taldea da[1].

Marlik
Datuak
JatorriaZumaia (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2015 -
Taldekideak
Maialen Velarde
Beñat Fernandez
Ales Gorriti
David Gorriti
Oihana Rodriguez

Ibilbidea aldatu

Maialen, Beñat, Ales eta David 2015ean elkartu ziren eta 2017an atera zuten aurreneko diskoa, taldearen izena zeramana. 2018an Gasteizko Talde Gunen zuzenean grabaturiko hiru abestirekin EP bat atera zuten, bertan Tom Waitsen eta Motorheaden abesti banaren bertsioak zeuden.

COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduaren ondoren disko berriaren aurrerapena izango zen "Izateko zer!" abestia atera zuten eta 2020 amaieran plazaratu zen bigarren disko luzea.

Diskografia aldatu

  • Marlik (2017, autoekoizpena)[2]
  • Talde Gunen zuzenean (2018, autoekoizpena) - EPa[3]
  • Azaletik ezabatu baino lehen (2020, autoekoizpena)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Berria. Berria TB. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  2. Marlik. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  3. «Talde Gunen zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  4. «Azaletik ezabatu baino lehen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.