Marko Valerio Martzial
Marko Valerio Martzial, askotan Martzial bezala aipatua, (latinez: Marcus Valerius Martialis; Bilbilis, gaur egungo Calatayud inguruan, K. o. 40 urte inguruan - Bilbilis, 104 urte inguruan), olerkari latinoa izan zen, epigrama-egile bikaina.
Marko Valerio Martzial | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbilis, 40ko martxoa |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Bilbilis, 104 (63/64 urte) |
Familia | |
Ama | Flaccilla |
Ezkontidea(k) | Marcella (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza satira |
- Artikulu hau olerkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».
Bizitza
aldatuErromara joan zen Neronen aginpide aldian. Domizianoren panegirikogilea izan zen. Eguneroko gertaerei loturiko poesia landu zuen. Haren lanetan Antzinako Erromako gizartea, eta bere garaiko ohiturarik eta grinarik lotsagarrienak agertzen dira, denak mingainean trabarik gabe jaulkirik.
Lau epigrama-bilduma idatzi zituen: Liber spectacolorum, Xenia, Apophoreta eta Epigrammata, garrantzi handiena duena eta hamabi liburutan banatua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Valerio Martzial |