Marko Pupio Pison Frugi Kalpurniano
Artikulu hau kontsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»
Marko Pupio Pison Frugi Kalpurniano | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 83 - K.a. 83
K.a. 71 - K.a. 69
K.a. 67 - K.a. 65
K.a. 63 - K.a. 62
K.a. 61 - K.a. 61 | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 114 | ||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||
Heriotza | ezezaguna, ezezaguna (2137/2138 urte) | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Lucius Calpurnius Piso Frugi | ||||||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Annia (en) ![]() | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||
Irakaslea(k) | Antiochus of Ascalon (en) ![]() | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Marko Pupio Pison Frugi Kalpurniano, jatorriz, Kalpurnia gensekoa zen, Marko Pupiok semetzat hartu zuen hau jada agurea zela. Semetzat hartze hau gora-behera, Pison familia izena mantendu zuen.
Pison laster bihurtu zen garrantzitsu Erromatar Errepublikako Lehen Gerra Zibilean. Luzio Kornelio Zina K.a. 84an hil ondoren, honen alarguna zen Anniarekin ezkondu zen, eta, hurrengo urtean, K.a. 83an, Luzio Kornelio Eszipion kontsularen kuestore izendatua izan zen. Baina laster aldegin zuen kontsularen aldetik (Popularrak), eta Luzio Kornelio Sila Felixekin elkartu zen, honek, bere emazteagandik banatzera behartu zuelarik, Annia, aurretik, Zinarekin ezkonduta egon baitzen.
Ez zuen ediltza lortu, eta gutxi ezagutzen da bere pretoretza urteari buruz. Pretoretzaren ondoren, Hispaniaren gobernua jaso zuen, propretore tituluarekin, Erromara itzuli zenean, K.a. 69an garaipen bat ospatu zuen, Pisonek nabarmentze hau eskatu ez zuen arren.
Pison, Hirugarren Gerra Mitridatikoan, legatu bezala aritu zen Ponpeioren agintaritzapean, honek, K.a. 62an Erromara bidali zuelarik, kontsul izateko hautagaitza presta zezan. Ponpeio, Asiako bere ekintzen berrestea jasotzeko irrikitan zegoen, eta beraz, bere aldekoetako bat, Estatuaren buruzagi bezala izan nahi zuen. Pison, ondorioz, hurrengo urtean, K.a. 61ean kontsul aukeratua izan zen, Marko Valerio Mesala Nigerrekin batera. Bere kontsulaldian, oso modu larrian iraindu zuen Marko Tulio Zizeron, Senatuaren lehen bilkuran bere iritzia galdetu ez ziolako, eta are gehiago haserrarazi zuen Publio Klodio Pulkro bere babespean hartu zuenean, honek, Bona Dearen misterioak bortxatu ondoren. Zizeron, Pisonetaz, Siriako gobernua lortuz mendekatu zen, Pisoni berari promes egin zitzaiona.
Pison, ziuraski, Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibila K.a. 47an hasi aurretik hil zen. Hil zenean, Marko Antonio bizi izan zen Pisonen Erromako etxean.
Aurrekoa Dezimo Junio Silano eta Luzio Lizinio Murena |
Erromatar Errepublikako kontsula Marko Valerio Mesala Nigerrekin K.a. 61 |
Ondorengoa Kinto Zezilio Metelo Zeler eta Luzio Afranio |