Marko Emilio Eskauro (Maior)
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
Marko Emilio Eskauro (Maior) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 115 - K.a. 115
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. 163 | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. 88 (73/74 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||
Ezkontidea(k) | Caecilia Metella Dalmatica (en) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Aemilii Scauri (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | idazlea, Ancient Roman historian (en) , Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Optimates |
Marko Emilio Eskauro (latinez: Marcus Aemilius Scaurus; K.a. 163 – K.a. 88) erromatar politikaria izan zen, haren garaiko itzal handienekoa eta trebeenetakoa. Bizitza osoan Optimates talde atzerakoian aritu zen.
Leinu zaharreko familia batean jaio arren, ez zen bereziki aberatsa. Familiaren bizitza-mailari eutsi ahal izateko, aita ikatz-negozioetan sartu zen. Eskaurok berak familiako negozioei muzin egin zien, senatariek merkataritza debekaturik zutelako. Politikari ekin zion hasiera-hasieratik.
Haren lehen postua Hispaniako tribuno militar bat izan zen. Gero edil eta pretore izendatu zuten. K.a. 115ean kontsul bihurtu zen, Marko Zezilio Metelorekin batera. Urte horretan princeps senatus (Senatuko lehenengoa) titulua jaso zuen zentsoreen eskuetatik. Erromako Senatuko burua bezala, kanpoko estatuen ika-mikak konpontzera joan behar izaten zuen.
K.a. 109an zentsore hautatu zuten. Via Aemilia Scaura izeneko bidea eraiki zuen, hainbat zubi konpondu ondoren. K.a. 104an gari-horniduraz arduratu zen. Kargu hau garrantzi handienetakoa zen eta konfiantzazko pertsonengan baino ez zen geratzen. Bestela, populazio matxina liteke.
Haren bigarren emaztea Zezilia Metela Dalmatika izan zen, zein beranduago Silaren hirugarren emaztea bihurtuko zen. Zeziliarekin bi seme alaba izan zituen Eskaurok:
- Emilia Eskaura, Ponpeioren bigarren emaztea
- Marko Emilio Eskauro (Minor)