Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Annio Vero
Antzinako Erromako senataria


Praefectus urbi (en) Itzuli



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaItalica, I. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 138 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rupilia Faustina (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAntonines (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Marko Annio Vero Erromatar Inperioko politikari bat, I. eta II. mende artean bizi izan zena.

Marko Annio Vero zaharraren semea zen, Senatuan sartu ahal izan zena eta pretore aukeratua izatea lortu zuena. Bere familia Uccibikoa zen Espejo, Cordubatik gertu (egungo Kordoba), Hispaniako Baetica probintzian. Bere arbasoek eragin handia zuten, eta aberastasun handia bildu zuten Hispanian oliba olioarekin.

Verok, Erromako praefectus urbis bezala zerbitzatu zuen eta Vespasiano eta Titoren zentsorealdian, lehenengoaren erregealdian, enperadoreak izendatutako patriziar berri bezala erroldatua izan zen. Bere karrera politikoan, kontsul bezala, hiru aldiz aukeratua izan zen: lehenengoa, Domiziano enperadorearen erregealdian, bigarrena 121ean, Hadrianoren erregealdian, eta, hirugarrena eta azkena, 126an. Rupilia Faustinarekin ezkondu zen, kontsul mailko familikoa zena. Faustinaren ahizpaordea, Vibia Sabina enperatriza zen, eta bere ama, Salonina Matidia, Trajano enperadorearen iloba.

Hiru seme-alaba izan zituen:

Bere seme Marko Annio Vero 124an hil ondoren, Vero zaharrak, bere bilobak, Marko Aurelio eta Annia Cornificia Faustina adoptatu zituen, bere errainarekin batera. Meditazioak izeneko bere lanean, Marko Aureliok, "duintasun" eta "odol hotz"eko eredu bat bezala deskribatzen du. Marko Annio Vero 138an hil zen, laurogeitamar urtetik gertu zegoela. Bere azken urteetan, maitale bat izan zuen.


Aurrekoa
Luzio Katilio Severo Juliano Claudio Regino eta Antonino Pio
Erromako kontsula Gneo Arrio Augurrekin
121
Ondorengoa
Marko Azilio Aviola eta Luzio Korelio Neratio Pansa


Aurrekoa
Marko Lolio Paulino Dezimo Valerio Asiatiko Saturnino eta Luzio Epidio Titio Akilino
Erromako kontsula Gaio Egio Ambibulorekin
126
Ondorengoa
Tito Atilio Rufo Titiano eta Marko Gavio Eskila Galikano