Ireki menu nagusia

Markia[1] (gaztelaniaz: Marquina) Arabako iparraldean kokatuta dagoen herria da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da.

Markia
Zuia, Euskal Herria

Markinako eliza.jpg

Markiako eliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Zuia
Koordenatuak 42° 58′ 34″ N, 2° 49′ 05″ W / 42.97611111°N,2.81805556°W / 42.97611111; -2.81805556Koordenatuak: 42° 58′ 34″ N, 2° 49′ 05″ W / 42.97611111°N,2.81805556°W / 42.97611111; -2.81805556
Markia hemen kokatua: Euskal Herria
Markia
Markia
Markia hemen kokatua: Araba
Markia
Markia

Iparraldean, Gorbeiako natura parkea, hegoaldean Sarria, mendebaldean Altube eta hego-ekialdean Aretxaga eta Zarate herriak ditu mugakide.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 68 biztanle zituen.

Ingurune naturalaAldatu

Berretin mendiaren (1.226 m) magalean dago herria, eta hortik goitik datozkio Ugalde ibaiaren urak. Aspaldian, errota bat eraiki zuten baliabide natural hori aprobetxatzeko, gaur egun zaharberrituta dagoena. Uraska eta iturria ere errekarekin lotuta daude, baita goiko eta beheko auzoak lotzen zituen harrizko ­zubia ere.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Markiako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
44 50 50 56 61 69 73 68

San JoanAldatu

San Joan Bataiatzaile herriko zaindaria da, eta haren omenez eliza eraiki zuten, herriko goiko aldean. S. Joan egunaren bezperan, ekainaren 24an, jaia ospatzen dute.

Markiar ospetsuakAldatu

  • Jose Abezia («Markiako ikaslea»), gerrillaria, Espainiako Independentzia Gerran nabarmendu zen. Markian jaio zen 1785eko apirilaren 17an, Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozan, eta han harrapatu zuen Napoleonen aurkako gerrak. Hiri hartako setioetan borrokatu zen. Amore eman ondoren, ihes egin ahal izan zuen, eta jaioterrira itzuli, indarberritzeko. Gero, gerrillari talde baten buru, Aragoin eta Euskal Herrian hainbat garaipen lortu zituen. Azkenean armadan sartu zen, komandante mailarekin, eta jeneral izatera iritsi zen. Heriotza data ez da ezaguna.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu