Marivi Bilbao

aktore espainiarra
Mariví Bilbao» orritik birbideratua)

Maria Victoria Bilbao-Goioaga Alvarez (Bilbo, Bizkaia, 1930eko urtarrilaren 22aib., 2013ko apirilaren 3a) aktorea izan zen. Besteak beste, Marisa Benito izan zen Aquí no hay quien vivan eta Izaskun Sagastume La que se avecina telesailetan.[1]

Marivi Bilbao

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Victoria Bilbao-Goyoaga Álvarez
JaiotzaBilbo1930eko urtarrilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2013ko apirilaren 3a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ángelo Valverde

IMDB: nm0082118 Allocine: 76023
Twitter: marivibilbao7 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

aldatu

Maria Victoria Bilbao-Goyoaga Álvarez, gero Marivi Bilbao izenez ezagutuko zena, Bilbon jaio zen, Bizkaian, 1930eko urtarrilaren 22an. Txikitan, bihurria baino gehiago, ikasle txarra omen zen dio berak:

« ...Mojetan ikasten nuen eta zer zen hura! Ni gerraren alaba naiz, eta izuari bost axola zaio parean neska koxkor bat edo aitona zahar bat eduki. Gogoan dut, 13-14 urte nituela ikaskide baten aita fusilatu zutela kartzelan, Francoren kontrakoa zelakoan. Gure lagunak, minaren minez, malkorik ere ezin zuen isuri. Zuk uste duzu mojek haren aldeko meza egin zutela? Ezta aitagure bat errezatu ere! “Ez dira gure kontuak” erantzuten ziguten. Francori desegokia iruditzen zitzaion oro zen bekatu. Zentzu horretan, Eliza da sekula ezagutu dudan erakunde lotsagarriena. Pentsa, azkenaldian irten eta irten ari diren pederastia kasuen aurrean ere isil-isilik daude.....[2] »

Oso gazte hasi zen antzerkian lanean, sortzen lagundu zuen Akelarre taldean[3] beste batzuen artean. 20 urte zituenean, izena aldatu zuen, ez baitzuen aitak antzerkian zebilela jakiterik. Telefono-gida ireki eta lehenengoa kopiatu zuen: Angela Valverde.[4]

« ...Gure aitak ez zuen nik antzerkirik egiterik nahi. Etxetik ospa egin behar izan nuen eta seiscientos zahar batean bizitzen jarri. Ez zegoen modurik. Txikitan, gure aitak antzerkira, zinemara edo operara eramaten gintuen, baina nire ordua iritsi zenean “egin dezatela besteek, ez nire alabak” esaten zuen. Gerora berradiskidetu ginen, izugarri maitatu izan dut, baina harrigarria da jaiotzen garen unetik nola topatzen garen matxismoarekin. Orain gauza horiek askoz hobeto daudela esango dizute, baina kauen zotz, urtea hasi denetik 50 emakume akabatu dituzte. Aluzinantea......[2] »

Zinemako debuta film laburretan egin zuen: La interrogación de F. Bardají eta Playa insólita (1962), Javier Aguirrerenak, Irrintzi (1978), Mirentxu Loiarterena eta Agur Txomin (1979), Juanma Ortuoste eta Javier Rebollorena.

1981ean egin zuen lehen papera film luze batean (Juanma Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete Calles), eta orduz geroztik bigarren mailako euskal herritar antzezle hoberenetakoa izan da. Izan ere, film horren ondoren, beste askotan parte hartu du: Pedro Olearen Akelarre (1983), Javier Agirre Fernandezen La monja alférez (1986), Ernesto Telleriaren Eskorpion (1988), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994), Ramon Barearen Adiós, Toby, adiós (1995), Koldo Serraren La noche de autos (1995), Daniel Kalparsororen Salto al vacío (1995), eta egile beraren Pasajes (1996), Gerardo Herreroren Malena es un nombre de tango (1996), eta abar.

Telebistan ere lan asko egin zuen, eta saio askotan parte hartu zuen: Antoni Cuadriren Al salir de clase, Vicente Escriváren Manos a la obra, Antxon Urrosoloren Detrás del sirimiri, Ramon Barearen Historias de la radio, eta abar. Sari garrantzitsuak jaso zituen bere ibilbide luzean.

Bere ibilbide profesionalari aitorpena eginez, 1996an Euskal Aktoreen Elkarteak El Abrazo saria eman zion eta, 1997an, El Mundo egunkariak Séller saria (V. edizioan).

Gaur egun duen fama Antena 3eko Aquí no hay quien viva serie arrakastatsuan zuen paperari esker da. Bertan, Alberto Caballeroren gidaritzapean hiru urte luzez egin zuen lan. 2007an, La que se avecina Telecincok emititutako serie berria estreinatu zuen talde tekniko eta artistiko berarekin.

Euskadin urtero egiten den Esklerosi anizkoitzagatik busti kanpainan laguntzaile ohikoa izan da, beste batzuk bezala, Iñaki Gabilondo, Unax Ugalde, Igor Yebra edo Borja Cabeagak bezala.

Bi alditan ezkondu zen. Batean, Javier Urquijo (1939-2003) artista eta kritikoarekin, Elvira izeneko alaba izan zutelarik, dekoratzailea dena.

2012an, telebistatik neurri batean erretiroa hartu zuen, grabatzeko laburragoak ziren iragarkiak egiten jarraitu zuelarik. Aipatzekoa O reciclas o collejas berziklatzeaz sentsibilizatzeko iragarkia.

Marivi Bilbao Bilbon (Bizkaia) hil zen, bere etxean, 2013ko apirilaren 3an, 83 urte zituenean.[5] Bere errautsak itsasora jaurti zituzten.

« ...Etorkizuna: Nik zinema egiten segi nahi nuke. Horrek mugitzen dizkit barrenak. Gertatzen dena da amona xahar bat behar dutenean, lodixka eta arratsaldetan puntua egiten ibiltzen dena nahi izaten dutela, eta ni ez nautela sekula horretan irudikatzen. Nik saiatzen uzteko erregutzen diet, gustura eta ondo egingo dudala, baina alferrik. Antzerkia egiteko, ordea, zahartu naiz. Goizean esnatzen zaren momentutik badakizu iluntzean teloia igoko dutela, eta horrek asko baldintzatzen dizu eguna. Antzerkia oso polita da, asko ikasten duzu, asko irakasten dizu, baina nire adinean ez nago geratzen zaizkidan egunak baldintzatzeko prest”....[2] »

Errekonozimendu eta sariak

aldatu

Marivi Bilbaok urte askoan ETBko programa eta serie askotan etenik gabe kolaboratu izan du. Telebistan eta zineman izandako arrakastaren ondotik aitorpenak eta omenaldiak iritsi ziren.

  • 2006an herri galdeketan Bilboko Aste Nagusian pregoilari aukeratu zuten.[6] Urte berean, Bilboko konpartsek Bandera Marroiaren saria eman zioten, Aste Nagusian joera desegokia erakusten duenarentzat dena [7]
  • 2007ko martxoan Oscar Sarien 79. banaketara joan zen Borja Cabeagaren Éramos pocos laburmetraian izendatuta zegoelako, Ramón Barearekin batera protagonizatuta.
  • Zineasta donostiarrarekin egindako bigarren laburmetraia zuen, bi urte lehenago grabatu zuen La primera vez Ourense eta Malagako Jaialdiko aktoresa onenaren saria irabazi zuelarik.
  • Alumbramiento filmean egindako hilzorian dagoenaren paperak (ex aequo Cristina Plazarekin batera) Aktoresa Onenaren Saria eman zion Alacanteko V. Jaialdian (2008).
  • Veneziako Mostrara ere joan zen Alumbramiento laburmetraiarekin, Eduardo Chapero-Jacksonena, Corto Cortisimo Sekzio Ofizialean Urrezko Lehoia saria eman zioten Europako Laburmetrai onenagatik.
  • 2008ko ekainaren 14an Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdian, Huescako Hiria saria jaso zuen aktoresa moduan egindako ibilbide profesionalarengatik.
  • Sariketa horren barnean Mariví Bilbao, una actriz con carácter liburua aurkeztu zen, Jesus Angulok idatzia eta Euskadiko Filmategiak eta Huescako Jaialdiak argitaratua.
  • Eta urte berean, Zinemaldiaren barnean Euskal Zinemaren jardunaldian, Marivi Bilbaok Ama Lur Saria jaso zuen, Euskal Herriko ikus-entzunezko industriarentzat garrantzia handia izan duen pertsona baten ibilbide profesionala saritzen duena.
  • 2013ko abuztuaren 13an, Bilboko Aste Nagusiaren hasiera ofizial aurretik, Bilboko Udalak Ohorezko bilbotarra izendatuta, omenaldia egin zion. Bere alaba Elvira Urquijok oroitzapenezko plaka jaso zuen Itziar Urtasunen eskutik.
  • La que se avecinako zazpigarren denboraldiko lehen kapitulua berari dedikatu zitzaion.
  • Euskadiko Filmategiak berriz ere omenaldia egin zion aktoresari Carlos Roldan Larretaren Secundarios vascos de primera 2 (2008) argitaratuta. Euskal Herriko zazpi aktore/aktoresaren ibilbide artistikoari buruzko ikerketa-lana zen hura eta Marivi Bilbao da zazpi horietako bat.[8]

Antzeztutako lanak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu