Marisa Mediavilla Herreros

liburuzaina, dokumentalista eta feminista
Marisa Mediavilla» orritik birbideratua)

Marisa Mediavilla Herreros (Boadilla del Camino, Palentzia; 1945eko otsailaren 4a) Espainiako liburuzaina, dokumentalista eta feminista da, Emakumeen Historian[1] espezializatua. 1985ean Madrilgo Emakumeen Liburutegia sortu zuen, emakumeen kultura eta jakintza historian zehar biltzeko, batez ere Espainian. Hauxek dira helburuak: emakumeak gizarteari egiten dizkion ekarpenen garrantzia agerian jartzen saiatzea; informazioa eta esperientziak elkartzeko eta trukatzeko gune izatea; eta mugimendu feministak historian zehar landutako dokumentuak biltzea, gordetzea eta dokumentuak trukatzeak duen garrantzia agerian uzteko.[2][3][4][5][6][7][8]

Marisa Mediavilla Herreros

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarisa Mediavilla Herreros
Jaiotza1945eko otsailaren 4a (79 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina eta dokumentalista
Marisa Mediavilla Emakumeen liburutegia Madrilgo udalak kudetzeko, Berdintasuneko Soledad Murillo estatu idazkaria eta Madrilgo Manuela Carmena alkatea akordioa garatzen.

Ibilbidea aldatu

Madrilgo Emakume Feminista Independenteen taldeko kide da Mediavilla. Liburutegiaren lehen egoitza Barkilloko kaleko 44. zenbakian dagoen Emakumearen Institutuko gune txiki bat izan zen, eta bertan egon zen 1997 urtera arte.[9][10][11] Lehen fase horretan, 2002 urtera arte, Lola Robles Moreno zientzia-fikziozko filologo eta idazlea sartu zen proiektuan. Liburutegiaren kultura-jardueren koordinazioaz eta kudeaketa administratibo eta ekonomikoaz arduratu zen, abian jarri eta hilabete gutxira.[12]

Espazio eta diru falta izan dira proiektu honetan gainditu beharreko erronkak, nahiz eta Mediavillak erakunde publikoen mende ez egotea erabaki zuen.[13] Hasieran, liburutegia irabazi asmorik gabeko eta herri mailako elkartea zen, baina, proiektua hazi ahala, 1991n Estatuaren eskumen bihurtu zen, eta, beraz, Emakumearen Institutuaren diru-laguntzak eskuratu ahal izan zituzten. 2006an ez zegoen leku egokirik, eta sarritan aldatu ziren lekuz, liburutegiko funtsak Emakumearen Institutura eraman zituzten arte. Baina 2012an egin zuen azken bidaia Trajearen Museora, Juan de Herrera etorbideko 2an, eta hantxe automatizatu ziren funtsak.[3][4][14][15][8][16][17] Emakumeen Liburutegian 30.000 liburutik gora daude, XVIII. mendeko lan batzuekin, baina batez ere XIX. eta XX. mendeetakoak.[9] Bertan honako hauxek aurki daitezke: azterlan eta saiakera feministak, femeninoak eta misoginoak (hainbat egile eta autorerenak), biografiak, arte- eta literatura-sorkuntzako lanak, literatura grisa, aldizkariak eta bilduma bereziak, hala nola agendak, egutegiak, kartelak, liburuxkak, zigiluak, eranskailuak, txartelak, komikiak eta txapak.[18][5][6][8][16]

Ricarda Folla Fernándezekin batera, Mediavillak Emakumeen Tesauroa/ Tesauro de Mujeres izenekoa garatu zuen 2014. urtean. Tesauro horrek, ohiko tesauroek ez bezala, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta feminismoaren existentzia islatzen ditu. Tesauro horren helburua da “errealitatea islatuko duen, baina hura aldatzen lagunduko duen tresna bihurtzea, baztertzailea eta diskriminatzailea izan ordez hizkera 'intzisiboa' erabiliz”.[11]

Bere ibilbide profesionalean, Mediavillak liburu-denden zeregina defendatu du, bai gai jakin batzuetan espezializatutakoak (feministak, zientzia-fikziokoak, bidaietakoak...), bai orokorrak, bai bigarren eskukoak. Azken horiek, gainera, iturri izan dira hein batean Emakumearen Liburutegirako funtsak lortzeko.[18][6][19] Onartzen du emakumeari eskainitako aurreko liburutegiak badirela, hala nola Emakumearen Herri Liburutegia, Francesca Bonnemaisonek Bartzelonan 1909an sortua, 1926an sortutako Lyceum Club edo 1915ean sortutako Andereñoen Egoitzako/ Residencia de Señoritas liburutegia, biak Maria de Maeztu pedagogo eta humanistak zuzenduak eta Gerra Zibilaren ondoren eraitsiak.[20]

Lana aldatu

  • 2004 – 'El Tebeo Femeninoa' katalogoa, 200 sarrera inguru dituena, Mayka Muñozek eskainia. Madrilgo Emakumeen Liburutegia.[21]
  • 2011 – "Emakumezkoen tebeoa/ El tebeo femenino", emakumezkoen tebeoaren ibilbide ilustratua, 1930eko hamarkadatik gaur egun arte. Alberto Santos argitaletxea. ISBN 9788415238003
  • 2014 – "Emakumeen Tesauroa/ Tesauro de Mujeres", Marisa Mediavilla Herreros eta Ricarda Folla Fernándezen eskutik. Madrilgo Emakumeen Liburutegia.
  • 2017 – Espainiako idazleen katalogoa. Madrilgo Emakumeen Liburutegia.
  • 2017 – Aldizkarien katalogoa. Madrilgo Emakumeen Liburutegia.
  • 2017 – Kartelen katalogoa. Madrilgo Emakumeen Liburutegia.

Aintzatespenak eta sariak aldatu

  • 2016. urtean, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioko Zuzendaritza Batzordeak Leyenda saria eman zion, “emakumeen literatura-ondarearen bilaketa sutsu eta nekaezinagatik”.[6][22][23][18]
  • 2017an ParticipanDo creamos espacios de Igualdad X. saria jaso zuen. Madrileko Emakumeen Kontseiluak emandakoa Arte eta Kultura kategorian.[24]
  • 2021ean, 2020ko Zilarrezko AMEIS saria jaso zuen. Sari hori literaturaren barruan bidea ireki zuten emakumeei egindako literatura-aintzatespena da, Emakume Idazle eta Ilustratzaileen Elkarteak (AMEIS) emana.[25]

Erreferentziak aldatu

  1. «Consejo de las Mujeres del Municipio de Madrid – Marisa Mediavilla» www.consejomujeresmadrid.org.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad - Instituto de la Mujer - Biblioteca de Mujeres» www.inmujer.gob.es.
  3. a b «Biblioteca de mujeres - Museo del Traje - Ministerio de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de España» www.mecd.gob.es.
  4. a b Homenaje a Marisa Mediavilla, creadora de la Biblioteca de Mujeres. 20 de junio de 2017.
  5. a b "Tú no eres como otras madres", Libro del Año según los libreros de Madrid. .
  6. a b c d Marisa Mediavilla, Premio Leyenda del Gremio de Libreros de Madrid. 21 de octubre de 2016.
  7. Entrevista a Marisa Mediavilla. 8 de febrero de 2016.
  8. a b c «Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad - Instituto de la Mujer - Biblioteca de Mujeres» www.inmujer.gob.es.
  9. a b La Biblioteca de Mujeres, una historia de autoras que siguen buscando su habitación propia - Noticias Positivas - Periodismo de soluciones. 13 de junio de 2017.
  10. La Biblioteca de Mujeres de Madrid de la que nadie habla - S Moda EL PAÍS. 22 de marzo de 2017.
  11. a b HERRAMIENTA DOCUMENTAL: Tesauro de Mujeres. .
  12. «Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad - Instituto de la Mujer - Biblioteca de Mujeres» www.inmujer.gob.es.
  13. «¿Dónde está el patrimonio documental de las mujeres? - Ameco Press» www.amecopress.net.
  14. La Biblioteca de Mujeres de Madrid: libros apilados en un sótano buscan cuarto propio | lamarea.com. 26 de mayo de 2017.
  15. Marisa Mediavilla, creadora de la Biblioteca de Mujeres, premiada por el Gremio de Libreros | Tribuna Feminista. 31 de octubre de 2016.
  16. a b La Biblioteca de Mujeres, una historia de autoras que siguen buscando su habitación propia - Noticias Positivas. .
  17. Marisa Mediavilla, Premio Leyenda del Gremio de Libreros (y Libreras) de Madrid. .
  18. a b c «Premios del Gremio de Libreros de Madrid 2016 | Cegal» www.cegal.es.
  19. «Los libreros de Madrid premian Tú no eres como otras madres como Libro del Año» www.elcultural.com.
  20. Entrevista a Marisa Mediavilla. 8 de febrero de 2016.
  21. «Cómic en la Biblioteca de Mujeres de Madrid. Por Olga Carmona Peral» asociacionautoras.blogspot.mx.
  22. Marisa Mediavilla, creadora de la Biblioteca de Mujeres, premiada por el Gremio de Libreros | Tribuna Feminista. 31 de octubre de 2016.
  23. SER, Cadena. (30 de octubre de 2016). Marisa Mediavilla, Premio Leyenda 2016 por su Biblioteca de Mujeres. .
  24. «Consejo de las Mujeres del Municipio de Madrid – Histórico» www.consejomujeresmadrid.org.
  25. Peire, Carmen. (2021-03-12). «Porque ellas fueron, hoy somos» infoLibre.es.

Kanpo estekak aldatu