Marie Paradis

mendigoizale frantziarra

Marie Paradis (Chamonix, Frantzia, 1778 - 1839) Mont Blanc-era igo zen lehen emakumea izan zen eta lehen emakumezko mendigoizaletzat jotzen da historian.

Marie Paradis
Marie paradie, gravure anonyme.jpg
Bizitza
JaiotzaSaint-Gervais-les-Bains1779ko otsailaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLes Houches1839ko martxoaren 23a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta Neskamea

BiografiaAldatu

Paradis emakume pobrea zen  eta Chamonixen bizi izan zen, hiria Sardiniako erresumaren zati zela. Aterpetxe bat kudeatzen zuen bertan.[1]

1808ko uztailaren 14an, Jacques Balmat mendi-gidaria  lagun zuela igo zen Paradis Mont Blanc-era, Europako mendirik altuena bera.​[2] Espedizioa Grand-Mulets-en kanpatu zen; azken igoeran Paradis nekatu eta gidarien laguntza behar izan zuen.​[3] Gailurrera iritsita, akituta, birikietako arazoak izan zituen eta ez zen gai hitz egin edo ikusteko. Lagunei erregutu zien utz zezaten bakarrik mendian; hala ere, bere onera etorri zen azkenean. Gertaera gogoangarria izan zen hura emakumezkoen alpinismoan zein alpinismo orokorraren historian.[1]

Bizipen horiei buruz idatzi zuen Paradisek berak 1809an eta lorpenak dirutza ederra ekarri zion, Le Brond mendigoizale irlandarraren esanetan.[4] Harrezkeroztik, “Mont Blanc-eko Maria” izena eman zioten eta, Charles Edward Matthews-ek  Mont Blanc-eko Analetan dioenez , Paradisen arrakastak adorea eman zien gainontzeko mendigoizaleei Mont Blanc-era igotzeko.[5][3]

Mont Blanc-era igo zen bigarren emakumezkoa Henriette d'Angeville izan zen, 30 urte geroago, 1.838an alegia. Marie Paradisek zoriondu egin zuen,​[6] baina mendigoizale gazteari  aitortu zitzaizkion lehen emakumezkoa izateko meritu eta ohorea, hori faltsua izan arren. Ziur aski, horren arrazoia d´Angeville-ren jatorri noble eta frantsesa izan zen.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Motorpress. «Pioneras de la aventura: 9 mujeres para la historia | Reportajes | Revista Oxigeno».. www.revistaoxigeno.es.
  2. (Ingelesez) Brown, Rebecca A.. (2002). Women on High: Pioneers of Mountaineering. Appalachian Mountain Club Books, 3-11 or. ISBN 1-929173-13-X..
  3. a b (Ingelesez) Mathews, Charles Edward. (1898). The annals of Mont Blanc. , 118-119 or..
  4. (Ingelesez) Le Blond, Aubrey. (1903). True tales of mountain adventures for non-climbers young and old. , 203-204 or..
  5. (Ingelesez) Clark; Jackson, Edmund; H. H.. (1826). Ascents of Mont Blanc. Colburn's New Monthly Magazine, 24-25 or..
  6. (Ingelesez) Brown, Rebecca A.. (2002). Women on High: Pioneers of Mountaineering. Appalachian Mountain Club Books, 26-28 or. ISBN 1-929173-13-X..
  7. (Gaztelaniaz) Marie Paradis, la primera mujer en subir al Mont Blanc «en Nonstop». Nonstop. 4 de julio de 2013..

Kanpo estekakAldatu