Mariano Zabaleta

tenislari argentinarra

Mariano Zabaleta (Tandil, Argentina, 1978ko otsailaren 28a) tenislari profesional ohia eta telebista-aurkezlea da. Profesionala 1996tik; 1999an egin zuen bere denboraldirik onena eta horri esker 2000ko apirilean ATP rankingeko 21. postua lortu zuen. Bere karreran hiru ATP 250 titulu irabazi zituen eta Masters 1000 final batera iritsi zen. 2000. urtean Konex saria jaso zuen hamarkadako 5 tenislari onenen artean.

Mariano Zabaleta

Bizitza
JaiotzaTandil (en) Itzuli1978ko otsailaren 28a (46 urte)
Herrialdea Argentina
BizilekuaBuenos Aires
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g202–213
Binaka i/g12–35
 
Pisua77 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Twitter: zabala7 Edit the value on Wikidata

2010 eta 2011 urteetan Juan Mónaco tenislariaren entrenatzailea izan zen, José Clavet-ekin batera. Davis Kopako taldeko azpikapitain izendatu zuten, Martín Jaite kapitainarekin batera karguan zegoen bitartean.

Kanpo estekak aldatu