Mariano Martinez

txirrindulari frantziarra

Mariano Martinez (Burgos, Gaztela eta Leon, 1948ko irailaren 20a) gaztelar jatorriko frantziar txirrindulari ohia da. Familiak Frantziara emigratu zuen eta bertan nazionalitate frantsesa hartu zuen 1963an. Igotzaile gisa nabarmendu zen eta 1978an Frantziako Tourreko mendiko sailkapena irabazi zuen.

Mariano Martinez

Bizitza
JaiotzaBurgos1948ko irailaren 20a (75 urte)
Herrialdea Espainia  (1948ko irailaren 20a -  1963ko abendua)
 Frantzia  (1963ko abendua -
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Frimatic-de Gribaldy 1971-1971
Van Cauter-Magniflex-de Gribaldy 1972-1972
Mercier 1973-1973
Sonolor-Gitane 1974-1975
Lejeune-BP 1976-1976
Flandria 1977-1977
Jobo (en) Itzuli 1978-1978
La Redoute-Cycles MBK 1979-1981
 

1971 eta 1981 bitartean profesionala izan zen.

Biografia aldatu

Burgosen jaioa zen. Bere familiak Frantziara emigratu zuen eta haiek bezala 1963an nazionalitate frantsesa hartu zuen. Bere anaia zaharrena Martin (Burgos, 1946 – Nevers, Frantzia, 2012) ere txirrindulari profesionala izan zen hiru denboralditan zehar (1973-1975)[1].

Mariano Martinezek bi seme ditu, Miguel eta Yannick, biak txirrindulari.

Miguel Martinez mendi-bizikletan aritu da bereziki eta bi olinpiar domina eta hiru Munduko txapelketa irabazi zituen[2]. Miguelen seme Lennyk ere txirrindularitzan dihardu eta txirrindulari profesionala da egun maila kontinentaleko Groupama-FDJ taldean[3].

Yannick 2012 eta 2018 artean errepideko txirrindulari profesionala izan zen, gazte mailatan ziklo-krosa ere egin zuen eta 2003an kadete mailan Frantziako txapelduna izan zen[4].

Taldeak aldatu

Profesionaletan egin zituen 11 urteetan talde hauetan aritu zen:

Palmaresa aldatu

Mariano Martinez igotzaile fina izan zen mendiko saria hainbat karretan irabazi zuelarik Frantziako Tourrean, Dauphine-n, Midi Libren eta Suitzako itzulian esaterako. Tourreko bi etapa irabazi zituen (1978an eta 1980an) eta 1974ko munduko txapeleketan brontzezko domina lortu zuen[5].

1971

1972

1973

1974

1977

1978

1979

1980

1981

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzulia 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981
Italiako Giroa - - - - - - 27. - - - -
Frantziako Tourra 31. 6. 12. 8. 14. 42. - 10. 16. 32. 15.
Espainiako Vuelta - - - 53. - - 41. - - - -
Munduko txapelketa   - - - 3. - - - - - - -

Erreferentziak aldatu

  1. «MARTINEZ Martin» www.memoire-du-cyclisme.eu (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  2. «MARTINEZ Miguel» www.memoire-du-cyclisme.eu (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. (Frantsesez) «Les Martinez, à vélo de père en fils» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. «MARTINEZ Yannick» www.memoire-du-cyclisme.eu (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  5. «MARTINEZ Mariano 2 puis MARTINEZ Mariano» www.memoire-du-cyclisme.eu (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).

Kanpo estekak aldatu

Mariano Martinez - ProCyclingStats