Ireki menu nagusia

Mariana Federica Casas (Adrogué, Argentina, 1959ko abuztuaren 27a) argentinar abokatu eta ekintzailea da. Buenos Airesko Unibertsitatean graduatua, sexu nortasun eskubideetan aditua da.

Mariana Casas
Mariana Casas 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza 1959ko abuztuaren  27a (59 urte)
Herrialdea  Argentina
Hezkuntza
Heziketa Buenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak abokatua

LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile ezaguna da. Sexua berresleitzeko ebakuntza eta izen-aldaketa bila dabiltzan pertsona transexualak ordezkatzen ditu justiziaren aurrean.

BiografiaAldatu

Casas bere sexu nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko genitalekin jaio zen. Buenos Airesko klase ertaineko familia batean hazi zen, aita espainiar jatorrikoa eta ama suitzar jatorrikoa izanik.

Zuzenbidea ikasi zuen Buenos Airesko Unibertsitatean eta 2001. urtean graduatu zen. 2002ko otsailean bere lehenengo auzia hasi zuen Argentinako Errepublikak bere sexu nortasuna aitor ziezaion. Urte eta erdiko auzia eta gero, auzitegiak Casasen aldeko epaitza eman zuen. Hortaz geroztik transexualitatearen inguruko arazoak eta bera bezalako pertsona transexualak defendatzen aritu da.