Mariam Kamara

arkitekto frantziar-nigertarra

Mariam Kamara (Saint-Étienne, Frantzia, 1979) arkitektoa da.[1]

Mariam Kamara

Bizitza
JaiotzaSaint-Étienne, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Niger
Hezkuntza
HeziketaPurdue Unibertsitatea 2001) lizentzia : Informatika
New Yorkeko Unibertsitatea 2004) master : Informatika
Washingtongo Unibertsitatea 2013) master : Arkitektura
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Providence eta Niamei
Enplegatzailea(k)Brown Unibertsitatea

Estatu Batuetan informatikako ikasketak amaitu ondoren, arkitekturan murgildu zen. Washingtongo Unibertsitatean graduatu zen, eta 2014. urtean Atelier Masomi sortu zuen Niamei-n. Afrikako hiri-arkitektura birdefinitzen saiatzen da, tokian tokikoari eta jasangarritasunari erreparatuz.

Estatu Batuetan, Afganistanen eta Nigerren proiektuetan lan egiten duen United4design nazioarteko arkitekto-taldeko kide sortzailea da Mariam Kamara.

Hiri-plangintza irakasten du Rhode Island-eko Brown Unibertsitatean.

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Mariam Kamara 1979an jaio zen.[2] Familiak hiriburua utzi zuen sei urte zituenean Agadez eskualdean, Niger iparraldean, Sahara eta Sahel artean, bizitzeko. Berak eta haren aitak, meatze-ingeniari batek, hantxe aurkitu zituzten leize aberatsez osatutako leku arkeologikoak, fresko neolitikoetan eta harri leunduetan. Han bost urte egin zituen.'[3]

Mariam Kamararen bere lehen unibertsitate-karrera konputazio-zientzietakoa izan zen, eta Purdueko Unibertsitateko lizentziatura bat lortu zuen 2001ean; gero, New Yorkeko Unibertsitateko master bat 2004an.[4]

Informatika arkitekturagatik utzi zuen eta 2013an master bat lortu zuen Washingtongo Unibertsitatean. Haren tesiak, Mobile Loitering-ek, Nigerreko eremu publikoko genero-kontuak ditu ardatz.[3]

Ibilbide profesionala aldatu

Mariam Kamarak forma geometriko argidun eraikinak egiten ditu, batez ere hiru materialetan oinarrituta: zementua, metal birziklatua eta lur gordina. Landa-azterketak egin zituen etorkizuneko biztanleen eta erabiltzaileen itxaropenak hobeto ulertzeko, eta barrualdea kanporantz modelatu du.[3][5]

2014. urtean, Atelier Masomi arkitektura-estudioa sortu zuen, tokiko arkitekturan oinarritua.[6]

Estatu Batuetan, Afganistanen eta Nigerren proiektuetan lan egiten duen United4design nazioarteko arkitekto-taldeko kide sortzailea da Mariam Kamara.[7]

Hiri-plangintza irakasten du 2017az geroztik Brown Unibertsitatean, Rhode Island estatuan.[5]

Proiektu handiak aldatu

Niamei 2000 aldatu

Mariam Kamara buru duen lehen proiektu handia Niamey 2000 apartamentu-konplexua da, 2016. urtean egina. Yasaman Esmaili, Elizabeth Golden eta Philip Sträterrekin diseinatuttakoa. Niamey-n 1960ko hamarkadan eraikitako haurtzaroko etxearen hormigoizko egiturari lotutako arazo espazialak zalantzan jartzen ditu.[3]

Emaitza lurra eta zementua konbinatuz egindako lau egitura izan dira. [3]

Hikma konplexua Dandajin aldatu

2018an, berak eta Yasaman Esmailik, Chahar estudioaren sortzaileak, Hikma proiektua garatu zuten Dandajin, Tahoua eskualdean.[8] Lur-meskitako larrialdi-erreskateak eraginda, proiektua, liburutegi bat eta komunitate-zentro bat hartzen zituen kultura-konplexu bihurtu zen, eta bi jakintza-motak konbinatzen zituen: "kontraesanik gabea, ezagutza sekularraren eta fedearen artekoa".[3]

Proiektuak bi sari irabazi zituen Lafarge Holcim Awards sarietan, munduko arkitektura iraunkorreko lehiaketarik handienean[8][5]

Niamey Kultur Etxea aldatu

Rolex Mentor & Protégé 2018-2019 programaren saria jaso du Mariam Kamarak, David Adjaye arkitekto britainiarrak lagunduta. Niamey-n kultur zentro berri baten proiektuan elkarrekin lan egin dute.[9]

Aintzatespenak aldatu

  • 2017: Eraikuntza jasangarrirako LafargeHolcim sariak: zilarrezko domina Global kategorian eta urrezko domina Ekialde Ertaineko Afrikako eskualde-kategorian[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu