Maria Zozaia
Inkisizioak sorgintzat hartu eta kondenatua
Maria Zozaia Arramendi (Errenteria, Gipuzkoa, 1530 - Logroño, 1609) Oieregiko emakumea izan zen, sorgina zelakoan eraila.[1] 1609. urtean, 79 urte zituela, Inkisizioak atxilotu egin zuen, sorgina zelako eta Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelako salaketapean. Torturatu zuten eta salaketa onartu zuen.[2] Logroñoko presondegian hil zen. 1610eko Inkisizioaren epaiak, sorgintzat salatutako beste batzuekin batera, sutan hiltzera kondenatu zuen eta bere irudia erre zuten.[3]
Maria Zozaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1530 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Logroño, 1609 (78/79 urte) |
Jarduerak |
Lizarrako kale batek Maria de Zozaya izena darama.[4] Hala ere, hura ez da Maria Zozaia hauxe, Arnaut Gilen Brocarkoa Euskal Herriko (eta Nafarroako) lehendabiziko inprimatzailearen emaztea baizik.
Ikusi ere aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Gustav Henningsen, ed. The Salazar documents Insquisitor Alonso de Salazar Frías and others on the Basque witch persecution. Leiden: Brill, 136 or. ISBN 9781429426879..
- ↑ Philadelphia: University of Pennsylvania Press, 409 or. ISBN 9780812276459..
- ↑ Greer, Germaine. (1992). The change : women, aging, and the menopause. New York: Knopf, 355 or. ISBN 0394582691..
- ↑ «TIERRA DE ESTRELLAS : GUÍA HISTÓRICA DE LAS MUJERES DE TIERRA ESTELLA | Katakrak» katakrak.net: 356 or. (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).