Maria Xaveria Perucona

moja eta musikagile italiarra (1652-1707)

Maria Xaveria Perucona edo Parruccona (Novara, Italia 1652-Galliate, 1709az geroztik, XVII. mendeko moja eta musikagile italiarra izan zen.

Maria Xaveria Perucona
Bizitza
JaiotzaNovara, 1650(e)ko hamarkada
Heriotza1709 (49/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta moja

Musicbrainz: 7303b8a5-a2f3-4dfe-9536-104357338ff8 Discogs: 7235200 Edit the value on Wikidata
Musika

Biografia aldatu

Familia aristokratiko batean hazi zen, eta kantuan, musika-tresnetan eta, oro har, musikan heztea ziurtatu zuen.[1] Bere osabarekin, Francesco Beriarekin, eta bere maisuarekin, Antonio Grossorekin, ikasi zuen, 16 urterekin Galliateko Collegio di Sant’Orsolan, Piamonteko Novarako jaioterritik gertu, moja ursulina joan aurretik.[2]

1675ean, bere lan bakarra, Sacri concerti de motetti a una, due, tre, e quattro voce, Milanen argitaratu zen eta Anna Cattarina della Cerdari eskaini zion, lehenago Sant’Orsolari diru-opariak egin baitzizkion. Sacri concerti 18 ´motetek´ osatzen dute hainbat ahotsetarako, eta batek, Regina coeli izenekoak bino ez du liturgia-testua. ´Motete´ delakoa, Frantsesetik datorren "motet" izenetit dator eta XIII. mendean sortutako konposizio polifonikoa da, elizetan abesteko sortua, eta haren gaiak biblikoak izan ohi dira. Latinez egindako 4 ahotsetarako eta "a capella" (musika-tresnarik gabe) erlijio-gurtzarako abestiak ziren.

Bere Sacri concerti lan bakarreko beste motete batzuk, liturgikoak ez ziren testuekin, komentuko zerbitzu batzuetan kantatu ziren. Lan horien forma sekziozkoa izan zen, metrika, testura eta interpreteen kontrasteekin. Jane Bowerrek, "Women Making Music"-en editoreak, uste du Peruchonaren bakarren erabilera adierazgarriena Quid pavemus sorores-en, melismatikopeko bakarrarekin hasten denean dagoela.[2]

Gutxi dakigu Peruchonaren bizitzaz 1690aren ondoren, eta, ustez, ez zuen Sacri concerti lana baino argitaratu, haren erlijio-eginbeharrak konposizioaren gainetik nagusitu baitziren.[2]

Lana aldatu

  • Sacri concerti motetti a una, due, tre eta quattro vocis, parte con Violini y parte senza. Milan, 1675.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Musikort Kloster: kulturelles Handeln von Frauen in der Frühen Neuzeit - Page 119 Susanne Rode-Breymann, Katharina Talkner - 2009 "..Maria Xaveria Perucona (geb. ca. 1652 in der Diözese Novara, gest. nach 1709 in Galliate) stehen exemplarisch für diese Frauen, die im 16. und 17. Jahrhundert im jugendlichen Alter aus Patrizierfamilien in Klöster eintraten: Cozzolani ..."
  2. a b c «Peruchona — A Modern Reveal: Songs and Stories of Women Composers» A Modern Reveal.
  3. «HOASM: Maria Xavier Perucona» www.hoasm.org.

Kanpo estekak aldatu