Maria Unzueta

Pilotaria, puntista (1878-1948)

Maria Unzueta Etxebarria (Eibar, 1878ko irailaren 13a - Acapulco, 1948ko otsailaren 18a), euskal emakume pilotaria izan zen, ezagutzen den lehenengo emakume puntista, alegia.[1][2][3][4]

Maria Unzueta

Bizitza
JaiotzaEibar1878ko irailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAcapulco1948ko otsailaren 18a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Beste pilotaleku artean aitak Eibarko Astelena eraman zuen.

Biografia

aldatu

Maria Unzueta Etxebarria Gipuzkoako Eibarren jaio zen, 1883an. [5] Aitak Bilboko "La Amistad pilotalekua" ren ardura hartu zuen, eta ondorioz, familia osoa, gurasoak eta hiru neba-arrebak (Kleto, Zezilio eta Felipe), Bilbora bizitzera joan ziren. Mariak txikitatik ezagutu zuen, beraz, pilotaren mundua. Txikitatik hasi zen kirola praktikatzen, hala, bere zaletasunak zesta puntara eraman zuen. Hamabost urte zituenean, haren aitak Euskalduna pilotalekua ren ardura izan zuen, horrela, pilotari profesionalekin entrenatzen hasteko aukera izan zuen. Haren neba bat Madrilgo Empresa del Frontón Centralek kontratatu zuen eta Maria harekin joan zen Madrilera. Han ere jokatzen jarraitu zuen. gauzak horrela, Luziano Berriatua enpresa-gizonak ikusi eta kontratatu nahi izan zuen, nebarekin batera bikotea egiteko. Mariaren aita ez zegoen ados eta ezezko borobila eman zion, neskaren kirol ibilbidea moztuz.

Maria inoiz ez zen profesional moduan aritu pilota munduan. Urte haietan Juanito Madariaga pilotaria ezagutu zuen eta maitemindu zen baina, zoritxarrez, partidu batean pilota batek buruan jo zuen eta bertan hil zen.

1904an, 26 urterekin, ezkondu eta Eibarrera joan zen bizitzera. Hiri horretan aitak Astelena pilotalekua eta Olabeagako Trinketa kudeatzen zituen. Eibarren soinekogintza akademia antolatu zuen. 1936, alargun gelditu ostean, gerratik ihesean, 1937an Mexikora joan zen. Ipar Amerikako estatuan martxoaren 11n turista gisa sartu zen. Aurretik Mexikon Felipe eta Zezilio nebak bizi ziren, biak ala biak pilotariak. Haiekin batera Acapulcon bizi izan zen. Hantxe jarraitu zuen hil arte, 1948ko otsailaren 18an.

Erreferentziak

aldatu
  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/138177 Auñamendi Entziklopedia.
  2. (Gaztelaniaz) elcorreo. (2016-08-29). «La primera mujer jugadora de cesta punta era eibarresa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. Mugalari. (2015-03-07). «8M | María Unzueta, la primera mujer que jugó a cesta punta» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. (Gaztelaniaz) DV. (2016-07-29). «La primera mujer jugadora de cesta punta era eibarresa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  5. ref http://pares.mcu.es/MovimientosMigratorios/detalle.form?nid=33575

Kanpo estekak

aldatu