Maria Pia Timon
María Pía Timón Tiemblo (Madrigal de la Vera, Cáceres, Extremadura, 1954) cacerestar etnologoa eta irakaslea da, 2021 Kultura Ondasunen Zaharberritze eta Kontserbazio Sari Nazionala.[1]
Maria Pia Timon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Pía Timón Tiemblo |
Jaiotza | Madrigal de la Vera, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnologoa |
Enplegatzailea(k) | Instituto del Patrimonio Cultural de España (en) |
Jasotako sariak |
Ibilbidea
aldatuMadrilgo Unibertsitate Autonomoko Arte eta Tradizio Herrikoien Museoan ekin zion bere ibilbide profesionalari.[1] 1986an, Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako Kultura Ondarearen Institutuan (IPCE) sartu zen, eta han koordinatu zituen Kultura Ondare Ez-materiala Babesteko Plan Nazionala eta Arkitektura Tradizionalaren Plan Nazionala.[1][2] Bere ibilbidean zehar, Timonek, kultur ondare ez-materialaren garapena eta babesa sustatzeaz gain, emakumeek beren kudeaketan duten zeregina aitortzeko lan egin du.[1][3]
Kultura-ondare ez-materialari buruzko hamar bat liburu eta ehun artikulu inguru gutxienez argitaratu ditu.[4] Kultur ondare ez-materialari buruzko eskolak eman ditu Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta dozenaka ikastaro monografiko zuzendu ditu.[4] Europako Kontseiluko JPI-Cultural Heritage-n kultura-ondare ez-materialaren ordezkari espainiarra izan zen.[5] "Inmaterial: Patrimonio y Memoria Colectivos" argazki-erakusketa ibiltariaren komisarioa ere izan zen.[4]
Aintzatespenak
aldatuBere ibilbidean zehar, Timonek hainbat sari jaso ditu ondare ez-materialari buruzko ikerlanengatik:
- Marqués de Lozoya Arte eta Tradizio Herrikoietako Ikerketa Sari Nazionala
- Juan de Goyeneche Saria,Madrilgo Batzarrarena
- Matías Ramón Martínez Saria, Extremadurako Batzarrak sustatua eta Kultura Kontseiluak emana.[4]
- 2021ean, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Kultura Ondasunen Zaharberritze eta Kontserbazio Sari Nazionalaren bidez, Kultura Ondare Ez-materialaren aldeko ibilbide aitzindari lana aintzatetsi zuen.[1][3][6]
- 2022ko Lehengoratu eta Kontserbatzeko Sari Nazionala, besteak beste, Monica Carabias, Andrés Carretero Pérez eta Pilar Ortiz epaimahaikide izan zituen eta María Ángeles Querol badajoztar historilariari eman zitzaion saria.[7] Urte horretan bertan, Eraikuntzako Arteen Richard H Driehaus Sarien epaimahaia ere izan zen.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Cultura, elDiarioes. (2021-10-29). «María Pía Timón, Premio Nacional de Restauración y Conservación 2021» elDiario.es.
- ↑ Bécares, Guadalupe. (2020-05-19). «La (otra) España a la que volver» Ethic.
- ↑ a b País, El. (2021-10-29). «María Pía Timón Tiemblo, Premio Nacional de Restauración y Conservación de Bienes Culturales» El País.
- ↑ a b c d «María Pía Timón Tiemblo» caib.es 20 de septiembre de 2016.
- ↑ María Pía Timón Tiemblo | INTBAU España. .
- ↑ «La Moncloa. 29/10/2021. Mª Pía Timón Tiemblo, galardonada con el Premio Nacional de Restauración y Conservación de Bienes Culturales 2021 [Prensa/Actualidad/Cultura y Deporte»] www.lamoncloa.gob.es.
- ↑ Carlos. (2022-10-25). «María de los Ángeles Querol gana el Premio Nacional de Restauración y Conservación» hoyesarte.com.
- ↑ «Los Premios Driehaus de las Artes de la Construcción tienen ganadores» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2022-06-07.