Maria Nafarroakoa erreginaren Orduen liburua

Maria Nafarroakoa erreginaren Orduen liburua Bartzelonan egindako eskuizkribu irudiztatu gotikoen orduen liburua da. Egilea Ferrer Bassa izan zen, bere tailerreko gutxienez best bi langileen laguntzarekin, Arnau Bassa, bere semea, eta Baltimoreko Maisua. Enkargua, bestetik, Petri IV.a Aragoikoa erregeak egin zuen, bere lehenego emazteari, Maria Nafarroakoari, ezkontza-opari moduan. Liburua 1342 inguruan egin zen. Liburua Veneziako Biblioteca Nazionale Marcianan gordetzen da gaur egun.[1]

Maria Nafarroakoa erreginaren Orduen liburua
Jatorria
Sortzailea(k)Ferrer Bassa, Arnau Bassa (en) Itzuli eta Master of Baltimore (en) Itzuli
Sorrera-urtea1342 (egutegi gregorianoa)
Ekoizpen lekuaBartzelona
Ezaugarriak
Deskribapena
Kokapena
LekuaBiblioteca Nazionale Marciana
BildumaBiblioteca Nazionale Marciana

Historia aldatu

Petri IV.a Aragoikoa erregeak 1338an Joana II.a Nafarroakoaren alaba Maria (1329–1347) ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten. Ezkontzarako, opari gisa, Orduen liburu hau enkargatu zuen. Enkargua Jaume Ferrer Bassa margolariari egin zion. Ez zen artista honi egiten zion lehenengo enkargua baina kasu honetan, ez bestetan bezala, ez dago kontratu bat, ordainketen ordaingariak baizik. Ordainagirien datak 1340ko ekainaren 1tik irailaren 19 arte doaz. Badago ere beste dokumentu bat lan honen erreferentziaz; dokumentu 1342ko apirilaren 26an erregeak Mariari bidali zion gutuna da. Dena dela, 1980an Rosa Alcoy historialariak eskuizkribuaren data 1346an kokatu zuen eta, horren arabera, gutunean aipatutakoa beste liburu izango litzateke.[2] [3]

Maria erregina laugarren haurra erditzeko unean hil zenean, garaian ohikoa zen moduan, liburua ziur aski haren alabaren baten eskuetara pasako zen.

Egileak aldatu

Hasiera batean, Santiago Alcolea Blanchek egindako ikerketetan, egile bakarra aipatzen zen, Jaume Ferrer Bassa. Geroago, Alix Saulnier-Pinsard ikerlariak egile nagusia bezala Arnau Bassaren izena aipatu zuen, aurrekoaren semea, alegia; baita ere identifikatu gabeko beste egile bat aipatu zuen. XX. mende amaieran, bestetik, Rosa Alcoy eta Joaquín Yarza ikerlariek obraren inguruko ikerketa desberdinak argitaratu zituezten; horien arabera, margolanen ezaugarriak aztertu eta konparatu ondoren, hiru artisten lana identifikatu zuten. Haien ustez, ez ziren laguntzaile hutsak eta liburua talde lanaren emaitza izango litzateke. Hauek dira hiru margolari: Ferrer Bassa, Arnau Bassa eta Baltimoreko Maisua, lantegi bereko artista. Ferrer Bassa lantegiko maisu nagusia zen. Haren estiloa hasieran gotikoa bazen, gero Florentzia eskolako eta Sienako eskolako eragina jaso zuen.[4]

Egitura aldatu

Liburua lehen mailako larruzko orriez egina dago. Haien neurriak, gutxi gorabehera, 171 x 119/120 zm.koak dira. Orriak 2tik 350 arte zenbatuak daude. Bat falta, 258.ena, baina, antza, ez zuen ez testurik eta ere marrazkirik. Testuak XIV. mendeko Orduen liburuena da; zehatz-mehatz Parisko estiloa jarraitzen zuen (secundum usum Parisiensis). Liburuak Orduen liturgia osoa jaso zuen, gaueko eta eguneko orduak bereizita:

  • Matutiak (Matutinum), argitu baino lehen edo egunsentian.
  • Gorespenak (Laudes), goizean
  • Bezperak (Vesperae), arratsaldean
  • Konpletak (Completorium), egunaren amaieran
  • Goizerdikoa (Tertia)
  • Eguerdikoa (Sexta)
  • Arratsalde-erdikoa (Nona)

Liburuak, dena dela, badu ezaugarru desberdin bat: San Luisen ofizioa jasotzen du.

Egutegian, bestetik, santuen presentzia mugatua da. Egun bakar bat agertzen beste kolore batekin, Jesusen jaionkundearena, alegia.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.moleiro.com/es/libros-de-horas/libro-de-horas-de-maria-de-navarra.html
  2. Narbaitz, Pierre (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Txalaparta. ISBN 978-84-8136-488-0.
  3. https://journals.openedition.org/clio/644
  4. Alcoy i Pedrós, Rosa (1988). «Los maestros del Libro de Horas de la reina María de Navarra: avance sobre un problema complejo». Boletín del Museo e Instituto Camón Aznar, Caja de Ahorros de Zaragoza, Aragón y Rioja. XXXIV. Zaragoza: Museo e Instituto Camón Aznar. ISBN 84-6002-530-6.

Kanpo estekak aldatu