Maria Mercè Marçal
Maria Mercè Marçal i Serra (Ivars d'Urgell, Lleida, 1952ko azaroaren 13a - Bartzelona, 1998ko uztailaren 5a) poeta, irakasle, idazle eta itzultzaile katalana izan zen. Idazlanetan, Maria-Mercè Marçal gaitzizena erabili zuen. Aktibista feminista, politiko eta kulturala izan zen.[1]
Maria Mercè Marçal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Mercè Marçal i Serra |
Jaiotza | Bartzelona, 1952ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1998ko uztailaren 5a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Ivars d'Urgell |
Heriotza modua | berezko heriotza: metastatic breast cancer (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ramon Balasch i Pinyol (1972 - 1976) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Socialist Party of National Liberation (en) |
Biografia eta literatura-ibilbidea
aldatuHaurtzaroa Ivars d'Urgellen (El Pla d'Urgell, Lleida) igaro zuen, eta hangotzat zeukan bere burua.1969an Bartzelonara joan zen bizitzera, unibertsitatean hasteko. Filologia Klasikoan lizentziatu zen, eta, gerora, Hizkuntza eta Literatura Katalana ikasgaiko irakaslea izan zen hainbat institututan. 1972an Ramón Pinyol Balasch poetarekin ezkondu zen, eta 1976an banatu egin ziren. 1980an alaba bat izan zuen, eta berak bakarrik haztea erabaki zuen. Alabari hainbat poema eskaini zizkion; besteak beste, Triar.
1982an Sal oberta, recull argitaratu zuen; lan horretan, haurdunaldia eta alabaren jaiotza poetikoki landu zituen. 1982an ere, A terra de Mai poema-bilduma laburra argitaratu zuen (izenburuan Mai Cobos bikotekidea aipatuz), eta emakumeen arteko maitasuna islatu zuen, ordura arte literatura katalanean inoiz jorratu gabeko gaia. Feminista, lesbiana, abertzalea eta marxista zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen bere obran.[2] 1985ean La germana, l'estrangera argitaratu zuen. Hil aurretik argitaratu zuen azken liburua Desglaç izan zen, eta lan horretan aitaren heriotzaz hitz egin zuen.
1980ko hamarkadan hainbat idazle eta poeta aztertu eta itzuli zituen katalanera (Colette, Marguerite Yourcenar, Anna Akhmatova, Marina Tsvetaieva)[2], eta bere bibliografiako nobela bakarra idatzi zuen, La passió segons Renée Vivien; 1993an argitaratu zuen, eta hainbat sari jaso zituen. 1993an minbizia diagnostikatu zioten, eta azken urteak Raó del cos idazten eman zituen; 2000. urtean argitaratu zen, bera hil ondoren. 1998an hil zen, 45 urterekin. Hil ondoren, bere poesiaren bi antologia argitaratu dira, baita prosa autobiografikoa jasotzen duen liburu bat ere, Sota el signe del drac (2004), Mercè Ibarz-ek editatua.
Idazlea eta itzultzailea izateaz gain, hainbat kultura-ekimenetako partaide eta sustatzailea ere izan zen. Llobres del Mall argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen, eta Kataluniako PEN Club-aren sorrera bultzatu zuen. Feminismotik, lan handia egin zuen emakume idazleak ahalduntzeko eta gizarteak emakumeak aintzakotzat hartzeko.[2]
Liburuak
aldatu- Cau de llunes (1977)
- Bruixa de dol (1977-1979) (1979)
- Terra de mai (1982)
- Sal oberta (1982)
- La germana, l'estrangera (1981-1984) (1985)
- Contraclaror: Antologia poètica de Clementina Arderiu (1985)
- Desglaç (1984-1988) (1988)
- Llengua abolida (1973-1988) (1989)
- La passió segons Renée Vivien (1994)
- Paisatge emergent. Trenta poetes catalans S. XX. (1999)
- Raó del cos (2000)
- Contraban de llum. Antologia poètica (2001)
- El meu amor sense casa (CD) (2003)
Euskaraz
aldatu- Munduko Poesia Kaierak: Maria Mercè Marçal (Susa, 2014; itzultzailea: Itxaro Borda). Poemen antologia bat.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gran Enciclopedia Catalana
- ↑ a b c Munduko Poesia Kaierak Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "MPK" defined multiple times with different content
Kanpo estekak
aldatu- Munduko Poesia Kaierak: Maria Merce Marçal (bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin)
- Munduko Poesia Kaierak bildumarako egindako itzulpen-lanak eta Marçalen obrak iradokitako hausnarketak Itxaro Borda (Elearazi, 2015-03-02) Noiz kontsultatua: 2017-07-20
- (katalanez) Universitat Oberta de Catalunya unibertsitateak literatura katalanari eskainitako lletra webgunean
- (katalanez) Fundació Maria-Mercè Marçal webgunea: testuen artxibo digitalak eta autoreari buruzko ekitaldien egutegia