Maria Luisa Marchori

Margolaria

María Luisa Marchori (Madril, 18011900 gutxi gorabehera) XIX. mendearen lehen erdiko espainiar margolaria izan zen eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko lehen akademikoetako bat.

Maria Luisa Marchori
Bizitza
JaiotzaMadril, 1801
Heriotza1900 (98/99 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Kristo gurutzearekin, 1828. Luis de Moralesen kopia. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Ibilbidea

aldatu

Marchori Madrilen jaio zen XIX. mendearen hasieran. Lehen urteei buruzko datu gutxi egon arren, garai hartan oso ohikoa zen gazteek, batez ere nobleek, beren prestakuntzaren alderdi gisa pintatzen ikastea.[1] Pintore gizonezkoen lantegietan ikastea zen margolari gisa bizitza irabazi nahi zuten emakumeentzako baliabidea. XVIII. mendearen hasieran lehenengo arte-akademia ofizialak sortzen hasi ziren arren, XIX. mendean, emakumeek ezin zituzten ikasketok jaso, anatomia eta biluzi klaseak emakumeentzat desegokiak zirela aitzakiatzat hartuta.[2] San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak, Madrilen zegoenak, debekatu egiten zuen emakumeak sartzea, salbuespenak salbuespen eta baimen berezia eskatuta izan ezik.[3]

Emakumeak San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian artista gisa sartzerik ez bazuten ere, beste bide batzuetatik ere bihur zitezkeen kide ofizial, batez ere ohorezko akademikoaren eta meritu-akademikoaren tituluen bidez.[1]Hain zuzen, erakundeko lehen Meritu Akademikoa emakume bat izan zen, Bárbara María Hueva. Hueva Meritu Akademiko gisa agertzen bada ere aktetan, gero Supernumerario izendatzen dute. Marchori izan zen bereizketa hori jasoko zuten beste bost emakumeetako bat, gizarte-desberdintasunen ondorioz agian.[1]Izendapen akademiko hori eskatu ahal izateko, aparteko lanak aurkeztu behar ziren: Marchorrek Luis de Moralesen lan bat kopiatzea erabaki zuen, Kristo gurutzea kargatzen irudikatzen duena. 1828ko irailaren 21ean olio-pintura aurkeztu zion San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiari, eta urte horretako azaroaren 20an akademiko titulua eman zioten.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c González, Daniel Lavín. (2019-11-26). «Mujeres académicas en la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando» Investigart.
  2. «La formación de las mujeres artistas | Croma Cultura» www.cromacultura.com 2015-04-08.
  3. Eterna, Sevilla Mágica y. (2018-03-04). «EL PAPEL DE LA MUJER EN EL ARTE.» Sevilla Mágica y Eterna.
  4. «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es.

Kanpo estekak

aldatu