Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Amara)

Donostiako monumentua

Maria Kristina Austriakoaren monumentua Mendeurrenaren plazan dago Donostian, Araba parkearen aldean, eta Maria Kristina Austrikoaren omenez eraiki zen 1918. urtean, Donostian erregina horrek jasotako beste zenbait aipamenen artean bat gehiago. Rafael Pikabea enpresariaren ekimenez eraiki zen, diru-bilketa publikoa eginez (123.569 pezeta batu ziren). 1919ko hispanitatearten egunean, urriaren 12an, inauguratu zen. [1]

Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Amara)
Jatorria
Sortzailea(k)Leon Barrenetxea eta José Díaz Bueno
Sorrera-urtea1918
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaArabako parkea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′47″N 1°58′47″W / 43.3130086°N 1.9796902°W / 43.3130086; -1.9796902
Map
Argumentu nagusiaMaria Kristina Austriakoa

Deskribapena

aldatu

Monumentu alegoriko bat da, semizirkularra, Maria Kristinaren estatua bat duelarik zentroan. Alboetan erliebezko bi talde ageri dira, talde batek karitatea sinbolizatzen du, besteak bertutea. Monumentua Leon Barrenetxeak diseinatu zuen, eta estatua José Díaz Buenok, Ondarretan Maria Kristinaren beste estatua bat duen egile berak.[2]

 
Aurrealdea, Maria Kristinaren estatuarekin.
 
Albo batetik ikusia.
 
Atzealdea.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) SADA, JAVIER. (2008-10-12). «En la plaza del Centenario» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  2. «Mª Kristina erregina - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).

Kanpo estekak

aldatu