Maria Jesus Ibaseta

gipuzkoar maistra

Maria Jesus Ibaseta Mendizabal (Lazkao, Gipuzkoa, 1885eko azaroaren 20a - Bilbo, Bizkaia, 1976ko abenduaren 31) maistra eta ekintzaile politikoa izan zen. Bilboko udal maistra ibili zen 1906tik aurrera, eta Emakume Abertzale Batzako kide izan zen.

Maria Jesus Ibaseta
Bizitza
JaiotzaLazkao1885eko azaroaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1976ko abenduaren 31 (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Bizitza aldatu

1885ean Gipuzkoako Lazkao herrian jaioa, 1903an Bizkaiko hiriburu Bilbon ari zen irakasle ikasketak egiten. Hartara, Bilboko Irakasleen Goi Eskola Normalean Goi-mailako Irakasle ikasketetako titulua lortu zuen 1905 urtean.

Bilboko seigarren eta bosgarren barrutietako eskoletan ibili zen lanean, Zorrozako haurren eskolako zuzendaria izan arte; ondoren Iturribideko, Marzanako eta Larraskituko eskoletan ibili zen maistra.

Gainera, emakume helduentzako gau-eskolak ematen zituen; bai eta, igandeetan, nagusientzako eskoletan ere.

1918an, Indautxuko eskoletako zuzendaria zen.[1] Ibasetarekin batera, han ari ziren lanean Emiliana Bilbao Idoiaga, María Luz San Cristóbal, María Pilar Melendo, Patrocinio Izagirre Delgado, Concepción Elexpuru, Adelaida Zulueta, María Carmen Martinitz Goenetxea eta Consuelo Gartzia Kaltzada.

Irakasle ez ezik, ekintzaile politikoa ere izan zen Maria Jesus: Emakume Abertzale Batza erakundean parte hartu zuen hasiera-hasieratik. Erakunde horretako lehenengo zuzendaritzan, 1922an, diruzain kargua zuen Ibasetak.[2]

1979an, Espainiako aldizkari ofizialean ageri da Ibasetaren izena, Laudioko (Araba) Galmaka auzoko eskola partikular bati lotuta: orduantxe desagertu baitzen auzo horretako eskola, Maria Jesus Ibaseta irakasle titularra zelarik.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Maestras de Bilbao (primer cuarto del siglo XX). (Noiz kontsultatua: 2017-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Emakume Abertzale Batza» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2017-06-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Orden de 7 de junio de 1979 sobre cese de actividades de Centros no estatales de Educación General Básica y Preescolar» Boletín Oficial del Estado 276: 26627. 1979-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20). Arabako probintziari dagokion atalean, Galmakako eskola partikularra ageri da; eta, haren titulartzat, Maria Jesus Ibaseta Mendizabal.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu