Maria Gordon

geologo eskoziarra

Maria Matilda Gordon (Monymusk, Eskozia, 1864ko apirilaren 30a1939ko ekainaren 24a) (Ogilvie jaioa), May Ogilvie Gordon bezala ere ezaguna, eskoziar geologo eta paleontologo bikaina izan zen. Londresko Unibertsitateko Zientzia Doktore titulua eman zioten lehen emakumea izan zen, eta Municheko Unibertsitatean doktoretza jaso zuen lehen emakumea. Haurren eta emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldekoa eta defendatzailea ere izan zen.

Maria Gordon

Bizitza
JaiotzaMonymusk1864ko apirilaren 30a
Herrialdea Eskozia
HeriotzaRegent's Park1939ko ekainaren 24a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
The Mary Erskine School (en) Itzuli
Royal Academy of Music
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
George Watson's College (en) Itzuli
Heriot-Watt University (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgeologoa eta paleontologoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberala (Erresuma Batua)

Hezkuntza eta bizitza goiztiarra aldatu

Ogilvie Aberdeenshireko Monymusk herrian jaio zen 1864an. Maria Matilda Nicholen eta Alexander Ogilvie, zuzenbidean doktorea eta Robert Gordons College-ren zuzendariaren alaba zaharrena zen. Bost neba eta bi ahizpa zituen. Bere neba nagusia, Francis Grant Ogilvie, zientzialari eta Londresko Zientzia Museoko zuzendaria ere izan zen.[1]

18 urterekin pianoa ikasi zuen Londresko Musika Akademian. Aldi berean, Zientzietako lizentziatura hasi zuen Heriot-Vatioko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu eta geologian, botanikan eta zoologian espezializatu zen 1890ean University College London-en.[1][2]

1891n, Alemaniara joan zen, Berlingo Unibertsitatean ikasten jarraitzeko. Ez zen onartua izan, garai hartan Alemaniako goi-mailako hezkuntza-erakundeetan ez baitziren onartzen sexu femeninoko pertsonak, nahiz eta zenbait lagun eraginkorrek eta lankidek, Ferdinand Freiherr von Richthofen geologoak barne, ahaleginak egin. Richthofen eta bere emaztearekin Munichera joan zen eta han Karl Alfred von Zittel eta Richard Hertwigekin ikasi zuen. 1891ko uztailean, Richthofen eta emaztea Dolomitetara joan ziren bost astez, eta Ogilvie gonbidatu zuten beraiekin joateko.[1]

Dolomitetan, Richthofenekin, hasi zen bere lana geologian bideratzen.[1] 1893an, Londresko Unibertsitateko Geologiako Zientzia Doktore titulua eman zioten, eta gradu hori jaso zuen lehen emakumea izan zen. 1900. urtean, Municheko Unibertsitateko doktoretza bat jaso zuen lehen emakumea ere izan zen, eta geologia, paleontologia eta zoologia arloetan saria jaso zuen.[3]

Ikerketa aldatu

Maria Gordonek ikerketa geologiko guztiak Tirol hegoaldean egin zituen, Italiako Alpeetako eremu batean, Austriako mugatik gertu. Alpeetako eremu hau Dolomitetako multzo geologikoaren parte da. Muino altuak ditu, eta antzinako itsaso bateko koralezko atoloien hondarretan oinarrituta sortu direla uste da.[1] Gordonek desafiatu egin zuen ideia hori 'tortsio-azalaren' teoriarekin, hau da, mendiak lurrazalaren bultzadaz, bihurduraz eta tolesturaz osatu zirelako ideiarekin. Dolomitetako egitura geologikoen behaketaren eta neurketaren bidez, tolestearen eta egiturazko deformazioaren bi fase zeudela zehaztu ahal izan zen, eta horrek Alpeetako egitura tektonikoaren interpretazio berria ekarri zuen.[4]

Guztira, 30 artikulu baino gehiago idatzi zituen bere ikerketari eta eskualde honetako aurkikuntzei buruz, eta horietako batzuk erne-lantzat hartzen dira.[5] Bere biografoak honela deskribatu zuen: "XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, edozein herrialdetako emakume geologorik emankorrena".[4]

Karrera politikoa eta ekintzailea aldatu

Politikan oso etapa aktiboa izan zuen, liberala eta emakumearen eskubideen defendatzailea. 1922ko otsailaren 8an, Canterburyko hauteskunde-barrutitik Alderdi Liberalerako parlamentu-hautagai izendatu zuten, Lloyd Georgeren laguntzarekin.[6] Hauteskunde orokor bat deitu zen 1922ko azarorako, baina azaroaren 3an erretiratu egin zen. Lloyd George eta H. H. Asquithen arteko bilera liberalaren ondoren, 1923ko hauteskunde orokorretan parte hartu zuen hautagai liberal gisa eta Hastings unionistarekin lehiatu zuen, hautagai laborista hirugarren postura bultzatuz.

1923ko Hauteskunde Orokorrak: Hastingseko hautesleak 29,662[7]
Alderdia Hautagaia Botoak % ±
Unionista Lord Eustace Sutherland Campbell Percy 11,914 52,6
Liberala Maria Matilda Ogilvie Gordon andrea 5,876 25,9 e/e
Laborista W. Richard Davies 4,859 21,5
Gehiengoa 6,038 26.7
Emaitza 76,4

Emakumearen eskubideen defendatzaile gisa, Associated Women 's Friendly Society-ko eta National Women's Citizens Association-eko ohorezko lehendakaria izan zen, baita National Council of Women of Great Britain and Ireland-eko lehendakaria ere. I. Mundu Gerrako gerraosteko negoziazioetan paper garrantzitsua bete zuen Emakumeak Nazioen Ligan Ordezkatzeko Kontseiluan.[4][8]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1890. urtean, Maria Gordon Londresko University Collegen graduatu zen, geologian, zoologian eta botanikan urrezko domina batekin.[9]
  • 1893an, Londresko Unibertsitatean geologian doktoretza jaso zuen lehen emakumea izan zen.
  • 1900ean, Maria Gordon eta Agnes Kelly Municheko Unibertsitatean doktoretza jaso zuten lehen emakumeak izan ziren.[10]
  • 1916an, Maria Britainia Handiko eta Irlandako Emakumeen Kontseilu Nazionaleko lehendakari izendatu zuten.[11]
  • 1919an, Gordonek Emakumearen Ordezkaritza Kontseilua osatzen lagundu zuen Nazioen Ligan.[12]
  • 1920an, lehen JPa eta Maryleboneko Justizia Auzitegiko presidentea izan zen.
  • 1928an, Innsbruckeko Unibertsitateak ohorezko diploma eman zion.[13]
  • Austriako Geologia Ikuskaritzak ohorezko berriemaile izendatu zuen.[13]
  • Vienako Geologia Elkarteko ohorezko kide bihurtu zen, eta garai hartan ohorezko emakume bakarra zen 1931n.[13]
  • 1932an Lyell domina eman zioten Londresko Geologia Elkartearen eskutik.
  • 1935ean, Britainiar Inperioko Dame (DBE) ohorezko titulua eman zioten, emakumeen ongizateari egindako ekarpenengatik.[12][5]
  • Maria Gordonen alma materreko gela bat, Municheko Unibertsitateko liburutegian, bere omenez Maria-Ogilvie-Gordon-Raum izena jasotzen du eta bertan geologia saileko mapa bilduma dago.[14]
  • Paleontologiari egindako ekarpena ospatzeko, 2000. urtean genero fosil berri bati eman zitzaion izena: Gordonopteris Iorigae, hari eskainia. Dolomitetako sedimentu triasikoetan aurkitu zen.[15]
  • 2021eko abuztuan, rover bat lurreratu zen Marten, Gale kraterrean zulatzeko ahaleginean. Curiosity roverreko irudietan oinarrituta, NASAren laborategiak "Maria Gordon Notch" izena jarri zion kraterrerako pasabidearen mendebaldeko hormari. NASAk bere garaian Dolomitetan egindako lana aitortu nahi izan du, geologiari buruzko beste lan erabakigarriekin batera.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Ingelesez) Burek, Cynthia V.; Higgs, Bettie; London, Geological Society of. (2007). The Role of Women in the History of Geology. Geological Society of London ISBN 978-1-86239-227-4. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. (Ingelesez) Hartley, Cathy. (2003). A Historical Dictionary of British Women. Psychology Press ISBN 978-1-85743-228-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  3. (Ingelesez) «Maria Gordon» National Library of Scotland (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  4. a b c «Dame Maria Ogilvie Gordon». Scottish Geology (ed.).
  5. a b (Ingelesez) «Maria Gordon» National Library of Scotland (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  6. Aberdeen Journal. 1922ko otsailaren 22a. .
  7. Craig, Fred W. S.. (1969). British parliamentary election results, 1918-1949. Political Reference Publications ISBN 978-0-900178-01-6. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  8. (Ingelesez) Law, Cheryl. (2000-10-13). Women: A Modern Political Dictionary. Bloomsbury Academic ISBN 978-1-86064-502-0. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  9. (Ingelesez) sarah. (2019-07-16). «100 years of female Fellows: Maria Matilda Gordon» The Geological Society of London Blog (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  10. (Ingelesez) Bressan, David. «Maria Matilda Ogilvie Gordon: Pioneer Geologist of the Dolomites» Scientific American Blog Network (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  11. (Ingelesez) «Maria Matilda Ogilvie Gordon (1864–1939): a Scottish researcher in the Alps» Geological Society, London, Special Publications  doi:10.1144/sp281.20. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  12. a b (Ingelesez) «The first female Fellows and the status of women in the Geological Society of London» Geological Society, London, Special Publications  doi:10.1144/sp317.21. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  13. a b c meridian.allenpress.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  14. (Alemanez) «Lehrstuhl für Geologie - LMU München» www.geologie.geowissenschaften.uni-muenchen.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  15. Bressan, David. A women geoscientist in the Dolomites: Maria Matilda Ogilvie Gordon. (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  16. (Ingelesez) Minitti, Michelle. «Sols 3224-3225: Introducing Maria Gordon» NASA Mars Exploration (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).

Bibliografia aldatu

  • Burek, Cynthia V.; Higgs, Bettie (2007). Geological Society of London, ed. The role of women in the history of geology (ingelesez). ISBN 1-86239-227-7. doi:10.1144/SP281.20.0305.
  • Hartley, Cathy (2003). Routledge, ed. A historical dictionary of British women. 188-89 or. ISBN 1-85743-228-2