Ireki menu nagusia

Maria Biskarret Navaz (Iruñea, 1907 - 1988) nafar maistra izan zen.

Maria Biskarret
Bizitza
Jaiotza Iruñea1907
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1988 (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerak irakaslea
Kidetza Emakume Abertzale Batza

BizitzaAldatu

Maria Biskarret 1907 urtean jaio zen Iruñean.

Ama Dominiketan lehen ikasketak eginda gero, Nafarroako hiriburuan bertan bere Irakasle ikasketak egin zituen maistra izateko Iruñeko Eskola Normalean, 1927an diploma lortuz, Nafarroako zenbait herritan irakatsiz. Euskara heldua zenean ikasi zuen[1].

Jardun ProfesionalaAldatu

1931eko urrian, Emakume Abertzale Batza eratu zutenean, idazkariorde aukeratu zuten, beste emakume ezagun batzuen artean: Julia Fernandez Zabaleta lehendakari; Katalina Alastuey Garaikoetxea lehendakariorde, Margarita Herrera diruzain Araceli Arbizu idazkari, eta Juana Urrutia, Jesusa Arantzadi edo Beatriz Urmeneta, kide zirela.

Bere jardun nagusia euskal irakaskuntza Iruñea aldean bultzatzea izan zen. Horretarako Euskal Hizkuntzaren Patronatoa martxan jarri zuten, tartean Miren Saizar andereñoaren laguntzarekin eta hainbat irakasle eta kulturgile abertzaleen sostenguarekin.

Euskerazaintzaren Erri Akademian transkripzio hau topatu daiteke, Errepublika garaian ireki zuten Euskal Eskolari buruz: "Maria Biskarret izan zan Udalaren aurrean erantzukizuna artu zuena, eta ikasle kopurua aunditu zenean hasierako aretoa txiki gelditu zitzaien. Olite kaleko 1-3 zenbakietan Eskolapioek zuten egoitzara eraman zituzten hiru mailla. Aurren kopuruak zeazki ez dakizkigun arren, ikasle oi baten idazkiak dionez, 150 ikasle izatera iritxi zan"[2]

Gerra aurreko azken ikasturtean, Tafallako eskolan jardun zuen arren, altxamendu militarra egin zen egunean Donostian aurkitzen zen, Eusko Ikaskuntzak antolatutako ikastaro batean, beste irakasle askorekin batera (Monika Lekunberri adibidez). Gipuzkoako hiriburua militarren eskuetan erori baino lehen, erbestera joateko aukera izan zuen.


Maistra abertzale hauek, ez zuten bere lana mugatu emakumeen eskubideen erreibindikatzera: Iruñeko gerra aurreko Euskal Eskola irekitzen lagundu zuten ere [3]. Eta horregatik, Julia Fernandez eta Katalina Alastuey bezala, irakaskuntza lanetik aldendu egin zuten Maria, 1937ko Urtarrilaren 11ko agindu batean[4] .

Gerra Zibilaren OndorenAldatu

Berriz irakaskuntzan onartu zutenean, 1941 urtean hain zuzen ere, Erratzura bidali zuten urrutiratzeko asmoz; baina euskaldunen artean zoriontsu bizi izan zen Maria,erretiratu arte herri horretan maistra bezala arituz.


Bere bizitzako azken urteak Iruñean eman zituen, 1988an hil arte.

Gaur egun Iruñean kale batek bere izena darama[5].

BibliografiaAldatu

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 211.or.

ErreferentziakAldatu

  1.   «Hik Hasi» www.hikhasi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  2.   «Euskerazaintza EUSKERAREN ERRI AKADEMIA. Academia Popular de la Lengua Vasca L Academie Populaire de la Langue Basque EUSKERAZAINTZA... - PDF» docplayer.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  3.   «Hik Hasi» www.hikhasi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  4. (Gaztelaniaz)  DETERMINAR, SIN «Reseña. ELA en Nafarroa: 100 años de transformación y lucha (1911-2011)» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  5. Txantiloi:Eu-US  «Calle María Viscarret» Calle María Viscarret . Noiz kontsultatua: 2019-05-19 .

Kanpo loturakAldatu