Maria Beasley

Asmatzaile eta ekintzaile estatubatuarra

Maria E. Beasley, jaiotzez Maria Kenny (Filadelfia, Pensilvania, Estatu Batuak. 18471904 ) AEBetako ekintzailea eta asmatzailea izan zen. Hamabost patente desberdin ditu Estatu Batuetan eta bi Britainia Handian.[1]

Maria Beasley

Bizitza
JaiotzaIpar Carolina, 1836
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1913 (76/77 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, asmatzailea eta jostuna
Maria Beasley bizitzako balsa patentea, 1880ko apirilaren 6a.

Ezaguna da, besteak beste, Titanic ontziak erabili zituen bi salbamendu-ontzi modelo eta upelak egiteko makinak asmatzeagatik. Oin-berogailuak, zartaginak, trenak errailetatik ez ateratzeko gailuak eta beste asmakizun batzuk ere sortu zituen.[2]

Biografia aldatu

Bizitza pribatua aldatu

Beasley "Maria Kenny" izenaz jaio zen 1847an, Filadelfian, Pensilvanian, Estatu Batuetan. Bere heziketari buruz ezer gutxi dakigu. Ez dago argi nola bihurtu zen asmatzaile, nahiz eta batzuek 1876an Centennial Exposition-ek (eta zehazki Emakumeen Pabilioiak) eragin zuela uste izan zuten. Samuel Beasleyrekin ezkondu zen 1865ean, etxearen kudeaketa eta negozio eta sormen jarduerak zuzentzen aritu zen. 1880-1890eko Philadelphia Directories-en (etenaldia 1887an) jostun gisa azaltzen da, nahiz eta hainbat patente aurkeztu eta garai horretan upelak egiteko negozioa garatu zuen. Geroago, 1891 eta 1896 artean, Chicagoko Batzordeek asmatzaile moduan azaldu zuten. Beasley 1904an hil zen

Asmakizunak aldatu

Beasleyren lehen patentea 1878an onartu zen. Orduan, upel uztai makina bat asmatu zuen, 1884. urtean Kotoiaren eta Industriaren Munduko Erakusketan erakutsi zuena.[3]

Beasleyk upelen fabrikazioa azkartzeko upelaren hariztatzeko makina diseinatu zuen, egunean 1.500 upel ekoiztea ahalbidetzen zuena. Beasleyren kupela jartzeko makinak diru dezente irabazi zuen, Evening Star aldizkariak 1889an "kupela egiteko makina batekin dirutzatxoa irabazi zuela" idatzi zuen.

Beasley-ren beste asmakizunen artean, oinetarako berogailuak, zartaginak, trenetarako errailetik ez ateratzeko gailuak eta bi itsasontzi diseinu hobetu zituen, Britainia Handian ere patentatuak. Bere salbamendu ontziak Titanic-en erabili ziren.

Barrikak egiteko makinak aldatu

1878an hasita, Beasleyk zortzi patente jaso zituen upela egiteko prozesurako. Horien artean, sei patente mekaniko zeuden; etiketa egiteko kupela egiteko bi makina sinple, bi uztai manipulatzeko, bat kupela konfiguratzeko eta beste bat kupelaren estalkia sortzeko.

Barrikak egiteko makina bat erakutsi zuen New Orleanseko Munduko Kotoi Mendeurrenaren eta Industriaren Erakusketan 1884an. Bere asmakizunek azukre eta petrolio findegiak erakarri zituzten, eta kupela lotzeko makina erabiltzearekiko kontratuen onurak 20.000 dolarrekoak izan ziren urtero. Zenbait txostenek diote upelgintza negozio bat zuzendu zuela berak, azukre eta olio konpainiekin zituen kontratuez gain.

Salbamendu baltsa aldatu

Upelen industrian arrakasta izan ondoren, Beasley salbamendu almadia hobetu bat sortzen saiatu zen". Diseinu berri hau 1880an aurkeztu zuen (irudia ez dago egile eskubideengatik).

Bere diseinu berriak almadia inguratzen zuten barandak eta metalezko karroza angeluzuzenak zituen. Diseinu hau tolesteko eta zabaltzeko gai zen, erraz gordetzeko. Beasleyren diseinua baino lehen, salbamendu almadiak normalean zurezko ohol lauak ziren. Baranda eta biltegiratze espazio kontzeptuak erabiltzen dira gaur egun ere, nahiz eta haien diseinu zehatzak aspaldi zaharkituak egon.

Beasleyren salbamendu-ontziak paper kritikoa izan zuen Titanic hondoratzean. RMS Titanic 1912ko apirilaren 15ean itsasoratu zen bidaiarien itsasontzi britainiarra zen. Erresuma Batuatik New Yorkera egin zuen lehen bidaian, ontziak iceberg batekin talka egin zuen eta Ozeano Atlantikoan hondoratu zen. Ontzian 2.000 pertsona baino gehiago zeuden, 1.000tik gora desagertu ziren. Hala ere, itsasontziak Beasleyren 20 salbamendu-ontzi zeramatzan, 706 gizon, emakume, neska eta mutil bizirauteko eta laguntza iritsi arte seguru egoteko balio izan zutenak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Mujeres que revolucionaron el mundo con sus inventos» 65 y más - El diario de las personas mayores (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  2. «maría beasley y su vida» maría beasley y su vida (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  3. «Maria Beasley y la balsa salvavidas moderna» VA DE BARCOS 2018-04-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  4. Gordejuela, Laura Morrón Ruiz de. (). «María Beasley en ‘Crecer soñando ciencia’» Los Mundos de Brana (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).

Bibliografia aldatu

  • Stanley, Autumn (1995). Mothers and Daughters of Invention: Notes for a Revised History of Technology. New Brunswick, New Jersey: Rutgers University Press. ISBN 0813521971.  

Kanpo estekak aldatu