Ireki menu nagusia

Maria Antonia Uzkudun

euskal erraketista

Maria Antonia Uzkudun Amunarriz (Anoeta , Gipuzkoa, 1927 - Madril , 2008) euskal erraketista profesionala izan zen. Anoetako txikita goitizenarekin kantxaratu zen eta munduan inoiz izan den erraketistarik handienetarikoa izatera heldu zen.[1] Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindaria izan zen.[2]

Maria Antonia Uzkudun
Bizitza
Jaiotza Anoeta, 1927
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril, 2008 (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Txikita de Anoeta

BiografiaAldatu

Maria Antonia Uzkudun Anoetan jaio zen eta 14 urte zituenetik kantxaz-kantxa ibili zen, erraketa lagun zuela. 1941. urtean egin zuen debuta Salamancan eta 1964an Kirol Merituaren domina eman zioten. Garai hartako beste hainbat sari ere irabazi zituen. Salamancan ez ezik, Madril, Valentzia, Bartzelona, Kuba zein Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Mexikon jardun zuen sasoian berriz, sari oso garrantzitsuak banatzeko ere deitzen zioten; hipodromoko sariak zein literatur mailakoak.[3]

28 urtez jardun zuen Maria Antoniak pilotari profesional gisa, 40 urte zituela lan hori uztea erabaki zuen arte. Madrilera ezkondu zen, baina inoiz ez zuen Anoeta ahaztu, sarri etortzen zen familia bisitatzera.

OmenaldiakAldatu

  • 1996ko martxoaren 3an Anoetako Udalak eta Kuku Elkarteak omenaldia egin zioten, pilota astearen ekitaldien barruan.
  • 2003ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakume Pilotari Egunean ere omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [4]
  • 2013ko abuztuan Bilbon jaso zuen omenaldia ahaztutako hainbat erraketistaren batera. [5]
  • Emakundek Martxoak 8rako Erabakitzen dudana izango naiz kanpainaren barruan Txikita de Anoeta erreferentetzat jarri zuen, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazlea eta Frida Kahlo margolariarekin batera /[6]

ErakusketakAldatu

  • Euskal Herriko hainbat udalerritan antolatu dira erakusketak erraketistak kirol munduan egindako ekarpena bistaratzeko [7]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturaAldatu