Maria Antonia Salcedo Txabarri

Montehermosoko I. markesa

Maria Antonia Salcedo Txabarri (gaztelaniaz María Antonia de Salcedo y Chávarri) (Iruñea, 1664ko martxoaren 9a-Madril, 1737ko uztailaren 15a) Montehermosoko markesa eta Espainiako Filipe V.a Espainiakoaren infanteen haur-hezitzailea izan zen. Maria Antonia urte askoan Espainiako erregen semeen heziketaz arduratu zen. Familia noblearen alaba, bereak ziren bere amaren, Maria Eustaquia Txabarri Biguria, oinordekotzen jabetza. Vicente Jose Agirre Zarate gazteiztarrarekin ezkondu zen.[1]

Maria Antonia Salcedo Txabarri

Baltasar Karlos Austriakoako Aya (en) Itzuli


Señora de Honor (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Antonia de Salcedo y Chávarri
JaiotzaIruñea1664ko martxoaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1737ko uztailaren 15a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta haurtzaina
Montehermoso jauregia gaur egun, oso berritua.

Biografia

aldatu

Arre herrian dagoen Andra Mariaren Basilikan bataiatua, jatorri zaharreko familia baten alaba zen. Gurasoak Sorian jaiotako Antonio Ildefonso Salcedo Arbizu eta Maria Eustaquia Txabarri Biguria ziren; amak, Txabarriko oinordekotzaren jabegaia, jauregi desberdinen jabea zen: Lizarran, Aginaga, Errozen, Bigurian. Nafarroako Gortetan, bestetik, eserleku eta boto eskubidea zuen. Maria Antoniaren haurtzaroaz ez dago informazio handirik.

1682ko urriaren 25ean, Soriako San Nicolás elizan, Vicente Jose Agirre Zaraterekin ezkondu zen. Ordurako hilda zegoen bere amaren oinordetza jaso zuen. Hiru seme izan zituen: Pedro Ignacio (1684), haurra zelarik hilda, Francisco Antonio (1685) eta Manuel Antonio (1686), azken hau ere gaztetan hilda. Senara, emaztearen izenean, Lizarrako merio nagusia izan zen eta, 1686an, Gasteizko agintzailea. Senarra gazte hil zen ere bai, 25 urtez, 1690 inguruan.

Habsburgo leinuko Espainiako azken erregea Karlos II.a Espainiakoa hil zenean, tronua Borboi leinuko Filipe V.a Espainiakoaren eskuetara pasa zen. Filipe Maria Luisa Savoiakoarekin ezkonduta zegoen. Maria Antonia Salcedo lehen unetik haien aldeko jarrera hartu zuen eta, 1701an, Filipe errege bezala aitortza egiteko Madrileko bidean zihoanean, Agirretarren Gasteizko etxean lo egin zuen, otsailaren 1 eta 2an. 1701ean luze jo zuen Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) sortu zen. 1707an Madril libre gelditu zen eta, orduan, Borboiak, bere garaian jasotako laguntza eskertzeko, Maria Antonia Salcedo, Luisen, bere semearen haur-hezitzaile izendatu zuen. Izendapena garrantzi handia zuen zeren eta Luis erregearen oinordekoa baitzen. Ordutik aurrera Maria Antonia Madrilgo Errege Jauregian bizi izan zen; berarekin bere semea, Frantzisko Antonio Agirre, eta haren emaztea, María Lorenza Ayanz Arbizu. 1710ean, Habsburgo familiaren aldekoek Madril berriro ere setiatu zuten; Maria Antonia eta Luis infantea hiru hilabete Gasteizera joan ziren babesaren bila,, Agirretarren jauregira.

Maria Antonia Salcedok, 1708ko abuztuaren 15ean, erregearekiko erakutsitako bere leialtasuna saritzeko, Montehermosoko markesgoa jaso zuen. Geroztik, Gasteizko jauregiak izen hori jaso zuen. Maria Antonia bere haur-hezitzaile lana 1715 arte egin zuen; urte horretan kargua Júdice kardinalera pasa baitzen. Horren truke Maria Antonia maiordomoaren eta Elisabet Farnesioren ohorezko damaren izendapena jaso zuen. Elisabet Farnesio Filipe V.aren bigarren emaztea izan zen. Izan ere, iruindarrak Luis printzearekin oso lotuta jarraitu zuen.

Depresioak jota zegoela eta, 1724an, Filipe erregeak tronuari uko egin zion, bere semearen eskuetan uzteko. Horrela Luis semea Luis I.a Espainiakoa bihurtu zen. Ordurako gaztea Luisa Elisabet Orleanskoarekin ezkonduta zegoen. Baina urte bereko abuztuan, errege berria bat batean hil zen. Hiltzeko unean Maria Antoniaren besoetan zegoen. Horrela gauzak, Filipe V.ak berriro ere tronua onartu zuen eta 1716tik 1723ra, berriro ere Maria Antonia Karlos III.a Espainiakoa izango zenaren haurraz arduratu zen. Ondoren, haren heziketa Frantzisko Antonio Agirre bere semearen eskuetara pasa zen.

Maria Antonia 1737an hil zen. Hil aurretik Frantzisko Antonio Agirreri bere titulu eta ondare nagusiak utzi zizkion. Madrilgo Descalzas Reales monasterioan lurperatuta dago.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://web.archive.org/web/20190402083218/http://basques.linhd.es/items/show/1340
  2. Paloma Manzanos eta Francisca Vives: Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos, Gasteizko Udala, 2001, 28-29 or. https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/29/90/62990.pdf

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.