Maria Antonia Moyua Mazarredo

musikagile bergararra
Maria Antonia Mazarredo» orritik birbideratua)

María Antonia Moyua Mazarredo (Bergaran, Gipuzkoan, 1757ko abuztuaren 24an), euskal herritar musikaria izan zen.

Maria Antonia Moyua Mazarredo

Bizitza
JaiotzaBergara1757ko abuztuaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Mazarredoren zortziko bat.

Biografia aldatu

1813an, Parisen Zorzico Chanson et Danse Biscaiene Composée par Mme. Mazarredo izeneko obra argitaratu zen. Ez dago garbi jakiterik aipatzen den “Mme. Mazarredo” hori nor ote den: Peñafloridako Kondearen beste zortziko batekin batera argitaratu izanak pentsarazten du M. Antonia Moiua Mazarredo izango dela, José Mazarredorekin ezkonduta zegoenarena.

Aipatutako M. Antonia Moiua Bergaran jaio zen, 1757an. 1764an, artean haur zela, El borracho burlado operan parte hartu zuen eta 1783an fortepianoa, garai hartan ezartzen hasia zen musika-tresna, jotzen zuela ziurtatzerik badago. Bilbon zuen etxean musika emanaldiak maiz izaten ziren. Zortziko hau da ezagutzen zaion konposizio bakarra.

Erreferentziak aldatu

  • Donostia, José Antonio de. "Notas de musicología vasca : Dos zortzicos del siglo XVIII en 5/8". In: Txistulari (1978), 95 zenb. uztaila-iraila. 18-21 or.
  • Ansorena, José Luis."Mujeres compositoras vascas". In: Euskor, 11 bol. (1985). Irail. 30-32 or.
  • Vidal-Abarca y López, Juan: "La nobleza titulada en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" (Donostia: RSBAP, 1989), 537 or.
  • Bagüés, Jon: "Ilustración Musical en el País Vasco" (Donostia: RSBAP, 1990), 101-102 or.
  • Bagüés, Jon. "Dos mujeres compositoras en la Bizkaia ilustrada y romántica". In: El Boletín de la Sociedad Filarmónica de Bilbao (2008), 6 zenb. martxoa. 4-7 or.

Kanpo estekak aldatu