Maria Ana Bidegaray

lapurtar idazlea, ekintzailea eta feminista

María Ana "Marianita" Bidegaray Salaverria (Hazparne, Lapurdi, 18901974) idazlea, ekintzailea eta feminista izan zen. [1]

Maria Ana Bidegaray

Bizitza
JaiotzaHazparne, 1890
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaHazparne, 1974 (83/84 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bordeaux (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Erresistentziaren kidea, espioia, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Izengoitia(k)Marianita
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Biografia aldatu

Lehen urratsak aldatu

Emigratzailea. Hasparrengo Jean Baptiste Bidegaray eta Goizuetako Ramona Salaverriaren alaba izan zen. Bordelen egin zituen ikasketak. Uruguaira emigratu zuen bere gurasoekin eta 1910ean Raymond Janssenekin ezkondu zen, Uruguain, Belgikako Kontsul Orokorra zenarekin. 5 seme-alaba izan zituzten: Ana María, Margot, Armando, Betty eta Raymond.

Ekintzaile lanak aldatu

Bigarren Mundu Gerran Belgikako biztanleei laguntzeko funtsak biltzeko taldean parte hartu zuen. San Vicente de Pauleko komiteko Frantziako Andereen batzordean ere jardun zuen. Catalina P. De Beisso Erietxeko langile eta enplegatuen zuzendaritzako kidea ere izan zen. Montevideoko Euskal Erria elkarteko Emakumeen Batzordeko idazkaria eta presidentea izan zen, hurrenez hurren.

Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratu zuen Uruguain agente faxistak eta naziak atzematen. [2]

Idazle ekarpenak aldatu

Argentinako Buenos Aires hiriburuan Eusko Deya egunkarian idatzi zuen eta Vicente de Amezaga Arestiren ardurapean Montevideoko Unibertsitatean sortutako Euskal Ikasketak Sailean parte hartu zuen.

Argitalpenak

  • Hojas de otoño (Montevideo, 1970) poema liburua [3]
  • Cuna Vasca (Montevideo 1948) saiakera. [4]
  • El león brabanzon

Sariak eta ohoreak aldatu

Dominak aldatu

Omenaldia aldatu

  • 2018ko abenduan. Montevideoko VI. Euskal Kultura Kongresuan omenaldi berezi bat egin zioten antolatzaileek, Xabier Irujoren eskutik, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko kide izan zen Maria Ana Bidegaray-ri. ‘Voces de la Plaza’ abesbatzak ere hartu zuen parte ekitaldian, Francisco Simaldoni maisuak zuzenduta [7]

Liburua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Telebista, Euskal Irrati. «Maria Ana Bidegaray emakume aparta bezain ezezagunaren biografia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  2. https://web.archive.org/web/20190624163636/https://blogs.deia.eus/historiasdelosvascos/tag/ana-maria-bidegaray/
  3. (Gaztelaniaz) «bidegaray janssen maria ana - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  4. (Gaztelaniaz) MAYTIA ROMERO, Danilo ; FERNÁNDEZ. (2004-11-26). «Cuna Vasca: un acercamiento a los Bidegaray» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  5. «El magnetismo de la espía María Ana Bidegaray en la hamaca» Mugalari Kultura (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  6. (Gaztelaniaz) «María Ana Bidegaray, un mujer vasca universal y desconocida» iVoox (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  7. «Maria Ana Bidegaray gogoan» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  8. https://www.amazon.com/Maria-Bidegaray-Serie-di%C3%A1spora-Spanish/dp/1727846249
  9. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-02-05). «RESCATANDO A MARIANITA, UNA MUJER CONDECORADA POR BUSCAR LA PAZ» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).

Kanpo estekak aldatu