Mari Beraza

Erraketista

Maria Primitiva "Mari" Beraza Leibar (Anoeta, Gipuzkoa, 1929ko otsailaren 23aMexiko, 1986ko abenduaren 26a) erreketista profesional izan zen. 21 urtez, 1946tik 1967ra jokatu zuen Madrilgo eta Mexikoko frontoietan, "Beraza I" izengoitiaz.[1]

Mari Beraza

Bizitza
JaiotzaAnoeta1929ko otsailaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko1986ko abenduaren 26a (57 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Beraza I

Biografia aldatu

Mari edo Maritxu, hala deitzen zioten, 1929an jaio zen Anoetan, Buztina baserrian, Modesto-enea tabernaren ondoan. Txikitan plazara joaten ziren jolastera, eliz atarian aritzen ziren pilotan herriko neska-mutilak. Begirale bat ibiltzen zen handik eta Donostian erraketarekin proba bat egitea proposatu zien. Haren ahizpa Rosario, ahizpetan zaharrena, ere joan zen, Mari eta Julitarekin (hiru urte zaharragoa), baina ez zitzaion gustatu. Beste biei bai.[2]

Erraketista ibilbidea aldatu

Groseko frontoian hasi ziren jokatzen. Handik Madrilera egin zuten jauzia bi ahizpek. Urte batzuk geroago Milagros, ahizpa gazteena ere joan zen. Han zenbait urte egin zituzten, tarteka beste hiri batzuetako frontoietan ere jokatuz, Bartzelonan eta Palman. 1952an Mari eta Julita Mexikora joan ziren. Itsasontziz hiru hilabeteko bidaia izan zela kontatzen zuten.

Mexikon egunero jokatzen zuten, kinielak ere izaten ziren, hilean pare bat egun bakarrik libratuz, baina oso ondo irabazten zuten. Hiriburuko frontoietan eta Acapulcon jokatu zuen.[2]

Heriotza aldatu

Mexikon hil zen Mari Beraza 1986ko abenduaren 26an.

Erreferentziak aldatu

  1. «Maria Primitiva (Mari/Marichu) Beraza Leibar Beraza» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b «Julita Beraza raketista anoetarra hil da, Mexikon - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).

Kanpo estekak aldatu