Mari-mutila edo mari-mutikoa mutilen itxura eta keinuak dituen neska da.[1] Mari-motrailu (neska lodikotea) eta mari-gizon (gizon itxura duen emakumea) antzeko terminoak dira. Edonola ere, oso esapide trauskila da. Ezaugarri komunen artean, gizonezkoen arropa erabiltzea eta beren izaeran fisikoak diren eta kultura askotan maskulinotzat hartzen diren edo mutilak menderatzen dituzten jolas eta jardueretan parte hartzea daude.[2]

Gizonezko arropaz jantzitako emakume gazte bat, harrika.

Historia aldatu

XIX. mendeko kultura estatubatuarrean, mari-mutil terminoa (ingelesez: tomboy) neskei ariketa fisikoa egiteko eta arropa desberdinak erabiltzeko aukera ematen zien jokabidea izendatzeko erabiltzen dute. Jokabide honen elikadura-estilo osasungarria dela eta, terminoak ospea lortu zuen hainbat urtetan, femeninotzat jotzen diren emakumeen jokabide-kode nagusiaren alternatiba gisa.[3]

Charlotte Perkins Gilman idazle feministak, Women and Economics bere liburuan, neskentzat mari-mutil jarreraren onurak azaldu zuen, generoa esploratzeko askatasun-modu bat zela esanez.[4] Joseph Lee egileak, 1915ean, erabakigarritzat definitu zuen mari-mutil fasea 8 eta 13 urte bitarteko nerabeen garapenean.[5]

Denboraren poderioz, mari-mutil jarreraren eta lesbianismoaren arteko erlazio aditzera eman dute, Hollywoodeko filmetako neska zakarraren (butch) estereotipoaren kasuan adibidez.[6] Dianne Elise psikoanalistak saiakera batean lesbianek emakume heterosexualek baino gehiago mari-mutil jarrera erakutsi zutela azaldu zuen.[7] Hala ere, portaera ez da adierazle fidagarria bere orientazio sexuala definitzeko.[8]

Avon Longitudinal Study of Parents and Children-en txosten batek eskolaurreko neskek mutilek nahiago dituzten jostailuekin jolastean faktore genetikoen eta jaio aurreko faktoreen eragina dutela iradokitzen du.[9] Gainera, mari-mutilek zientzia eta teknologia gaietan interes handiak dituztela nabaritu da.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Mari. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Ingelesez) «Who Are Tomboys and Why Should We Study Them?» Archives of Sexual Behavior 31 (4).
  3. Abate, Michelle Ann. (2008). Tomboys: A Literary and Cultural History. Temple University Press ISBN 978-1-59213-722-0..
  4. (Ingelesez) Gilman, Charlotte Perkins. (1898). Women and Economics. Boston: Small, Maynard & Company, 56 or..
  5. Lee, Joseph. (1915). Play in Education. 392–393 or..
  6. (Ingelesez) Halberstam, Judith. Female Masculinity. , 193–196 or. ISBN 0822322439..
  7. (Ingelesez) «A Short History of the Tomboy» The Atlantic 2017-11-28.
  8. Phillips, Gabriel; Over, Ray. (1995). «Differences between heterosexual, bisexual, and lesbian women in recalled childhood experiences» Archives of Sexual Behavior.
  9. Hines, Melissa; Golombok, Susan; Rust, John; Johnston, Katie J.; Golding, Jean. (2002-11-1). «Testosterone during Pregnancy and Gender Role Behavior of Preschool Children: A Longitudinal, Population Study» Child Development (Avon Longitudinal Study of Parents and Children Study Team) 73 (6): 1678–1687..
  10. (Ingelesez) Who Are Tomboys and Why Should We Study Them?. Springerlink 2017-11-28.

Kanpo estekak aldatu