Margarita Skulesdatter

Norvegiako erregina

Margarita Skulesdatter (antzinako eskandinavieraz, Margrét Skúladtir; norvegieraz, Margrete Skulesdatter; Rissa, Norvegia, 1208 – ib., 1270) Norvegiako erregina izan zen 1219 eta 1263 artean, Haakon IV.a erregearekin ezkondu ostean.[1][2][3][4]

Margarita Skulesdatter

Bizitza
JaiotzaRissa, 1210 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaRein Abbey (en) Itzuli, 1270 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte)
Familia
AitaSkule Bårdsson
AmaRagnhild (?)
Ezkontidea(k)Haakon IV.a Norvegiakoa  (1225 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaGille dynasty (en) Itzuli
Jarduerak

Bizitza

aldatu

Skule Bårdsson dukearen eta Ragnhild izeneko emakume baten alaba izan zen. Familia noble oso boteretsu batekoa zen, Norvegiako Inge II.a erregearekin ahaidetua. Bere aita armadako burua izan zen, politikan eragin handia izan zuen eta tronua lortu nahi zuen pertsonaietako bat.

1219an, Bergen herrian, 15 urte besterik ez zituen Haakon IV.a errege gaztearekin konprometitua izan zen, erregearen jarraitzaileen eta Skule dukearen arteko akordio gisa. Akordioaren helburua Skule errege familiarekin ahaidetzea zen, eta Norvegiako tronurako asmoa burutik kentzea.

Ezkontza 1225eko maiatzaren 25ean egin zen. Senar-emazteak moldaketa politiko baten ondorio ziren arren, zorionekoak izan ziren, antza, Haakon eta Skuleren arteko gatazkak gorabehera. Hala ere, eta alabaren ezkontza gorabehera, dukea 1239an altxatu zen armetan, baina ez zuen arrakastarik izan.

1263an senarra Orkadetan hil ostean, Margaritak Norvegian jaso zuen gorpua, eta hileta antolatu zion Bergenen 1264ko martxoaren 22an. Gero aitak sortutako Rissako monasterioan erretiratu zen, eta bertan moja sartu zen. Hantxe hil zen, 1270ean.

Seme-alabak

aldatu

Haakon eta Margarita erregeek ondorengo hauek izan zituzten:

  1. Olaf Haakonsson (1227-1230).
  2. Haakon Gaztea (1232-1257). Norvegiako agintekidean Haakon IV.arekin batera.
  3. Kristina Norvegiakoa (1234-ca. 1262). Gaztelako infanta, Gaztelako Felipe infantearen emaztea.[5]
  4. Magnus VI.a Norvegiakoa (1238-1280). Norvegiako erregea.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «FamilySearch.org» ancestors.familysearch.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  2. BioPic Channel. (2018-05-15). Margarita Skulesdatter, reina de Noruega.. (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  3. «Itzulpen 'Margarita Skulesdatter' – Hiztegia bokmala (Norvegia)-Espainiera | Glosbe» glosbe.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Margarita Skulesdatter» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  5. (Gaztelaniaz) Nao, Fran de La. (2018-05-07). «CRISTINA DE NORUEGA, INFANTA DE CASTILLA» LA VIEJA ESPAÑA (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  6. (Ingelesez) «Magnus VI | Scandinavian ruler, Lawmaker | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Kanpo estekak

aldatu