Margarita Leoz

idazle espainiarra

Margarita Leoz Munilla (Iruñea, 1980) Filologoa, literatur iruzkingile eta idazle nafarra da.

Margarita Leoz
Bizitza
JaiotzaIruñea1980ko abenduaren 3a (44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea Q134393410 Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea Q134393434 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, literatura-kritikaria eta idazlea

Ibilbide profesionala

aldatu

2002an Filologia Frantsesean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, eta 2004ean Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako Unibertsitatean.[1]

2007an Nafarroako Artista Gazteen Topaketa Lehiaketa irabazi zuen El telar de Penélope poesia liburuarekin.[2] 2008an Madrilgo Calambur argitaletxeak argitaratu zuen.[3]

2011an Agoitzko BILAKETA Elkarteak[4] Idazle Gazteentzako sortu duen “Francisco Ynduráin” Letren Saria[5] jaso zuen.

John Cheever eta Tobias Wolff bezalako XX. mendeko idazle estatubatuarrek bere idazkeran eragin handia izan dutela adierazi du. Kjell Askildsen idazle norvegiarrarekiko atxikimendua ere erakutsi du. Bere esanetan Segunda residencia liburua prosaz idazteko era asmatzen ikaragarri lagundu diote.[6] Bere obra hainbat antologiatan aipatzen da, hala nola, Mujeres. Poética del Agua (2011) edota 24 Relatos navarros (2016).[7]

La casa de los Malfenti, NAV7, Pregón Siglo XXI, Litoral edota The Short Story Project bezalako kultur aldizkarietan kolaboratu du. Aldi berean, iruzkingile literarioa izan da tokiko irrati- eta telebista-saioetan, besteak beste Onda Cero irratiko "Así suenan los libros" saioan.[8] Blogetan ere idazten du, literatura hedatzeko metodo gisa erabiliz, eta kritikak egiten dizkio maila pertsonalean zein profesionalean.[9]

2012an Tropo Editores argitaletxean kaleratu zuen "Segunda residencia" ipuin liburua. Bizitza arruntaz mintzo diren hamahiru kontakizunen bilduma da. Bere lehen prosazko liburua izanik, harrera ona izan zuen, eguneroko detaile hutsalei begiratuz beteriko liburu heldua bezala kalifikatuz.[10][11][12][13]

Argitalpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Tropo Editores» web.archive.org 2015-01-23 (kontsulta data: 2024-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) «El Telar de Penélope – Margarita Leoz | Ateneo Navarro» web.archive.org 2016-03-04 (kontsulta data: 2024-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) «El telar de Penélope» www.calambureditorial.com (kontsulta data: 2024-10-18).
  4. Bilaketa | Asociación Bilaketa. (kontsulta data: 2024-10-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Margarita Leoz gana el Premio Francisco Ynduráin, de Bilaketa» Diario de Noticias de Navarra 2011-10-19 (kontsulta data: 2024-10-18).
  6. (Gaztelaniaz) Pertierra, Tino. (2012-04-30). ««El relato se parece a un iceberg»» La Nueva España (kontsulta data: 2024-10-18).
  7. «24 relatos navarros» www.txalaparta.eus (Funtsak-Diseño y Programación Web-) (kontsulta data: 2024-10-18).
  8. (Gaztelaniaz) «Podcast Así suenan los libros - Podcast en iVoox» iVoox (kontsulta data: 2024-10-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Tropo Editores» web.archive.org 2015-01-23 (kontsulta data: 2024-10-19).
  10. (Gaztelaniaz) Margarita Leoz, Segunda residencia.mpg. 2012-02-09 (kontsulta data: 2024-10-19).
  11. (Gaztelaniaz) «Margarita Leoz: "Mi segunda residencia es la literatura"» diariodenavarra.es 2012-03-21 (kontsulta data: 2024-10-19).
  12. (Gaztelaniaz) Sánchez, Jesús Villaverde. (2012-05-17). «Segunda residencia» Culturamas (kontsulta data: 2024-10-19).
  13. (Gaztelaniaz) «Entrevista a la escritora Margarita Leoz SUBURBANO» web.archive.org 2015-01-23 (kontsulta data: 2024-10-19).
  14. (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2008). El telar de Penélope. Calambur Editorial ISBN 978-84-8359-046-1. (kontsulta data: 2024-10-19).
  15. (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2011). Segunda residencia. Tropo Editores ISBN 978-84-96911-47-5. (kontsulta data: 2024-10-19).
  16. (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2019-10-03). Flores fuera de estación. Seix Barral ISBN 978-84-322-3569-6. (kontsulta data: 2024-10-19).
  17. (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2022-05-11). Punta Albatros. Seix Barral ISBN 978-84-322-4082-9. (kontsulta data: 2024-10-19).