Margarida Abril

politikari kataluniarra

Margarida Abril (Argentona, Katalunia, 1910eko abuztuaren 6aMataró, 2003ko abuztuaren 13a) Kataluniako politikari komunista izan zen. 1936an Kataluniako Alderdi Sozialista Batuan (PSUC) sartu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Frantziara erbesteratu zen. 40ko hamarkadaren amaieran itzuli zen, eta Josep Serradell bikotekidearekin batera, alderdiaren berrantolaketan parte hartu zuen.

Margarida Abril
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargarida Abril González
JaiotzaArgentona1910eko abuztuaren 6a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMataró2003ko abuztuaren 13a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Josep Serradell i Pérez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Kataluniako Komunisten Alderdia

1982an, PSUCtik kanporatutako marxista-leninista sektoreko beste kide batzuekin, Partit dels Comunistes de Catalunyan (PCC) sartu zen, eta Batzorde Nagusiko kide izan zen.

Ohoreak aldatu

  • Cjc-joventut komunistetako genero borrokako taldeak bere izena darama.
  • Buruzagi historiko hau 2003. urtean hil zenean, agur ekitaldian, Kataluniako eta Espainiako komunismoaren ordezkari nagusiek omendu zuten.
  • Jaioterriko kale batek bere izena darama.

Kanpo estekak aldatu